Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

48. zk., 2017ko martxoaren 9a, osteguna


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

IRAGARKIAK

Beste iragarki ofizial batzuk

INGURUMEN, LURRALDE PLANGINTZA ETA ETXEBIZITZA SAILA
1277

IRAGARKIA, 2017ko otsailaren 27koa, Etxebizitzako Plangintzaren eta Prozesu Eragileen zuzendariarena, zeinaren bidez jakinarazten baitira Etxebizitzari buruzko ekainaren 18ko 3/2015 Legea urratzeagatik jarritako zehapen-prozedurei buruzko ebazpenak.

Eranskinean jasotako ebazpenak jakinarazten saiatuta ere jakinaraztea lortu ez denez, iragarki hau argitaratzen da, Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearen urriaren 1eko 39/2015 Legearen 44. artikuluan xedatutakoa betetzeko.

Hori guztia argitara ematen da interesdun guztiek horren berri izan dezaten –jakinarazpentzat jo behar dute–, eta, gainera, honako hau ohartarazten zaie:

Interesdunak Plangintzaren eta Prozesu Eragileen Zuzendaritzan (Donostia 1, 01010 Vitoria-Gasteiz) agertu daitezke bost eguneko epean, ebazpenak zer dioen jakiteko. Halaber, egoki iritzitako alegazio, agiri edo informazioak aurkeztu ahal izango dituzte, frogaldi bat zabaltzeko eskatu, eta egoki iritzitako froga-bitartekoak proposatu, hamabost eguneko epean, agertzen direnetik hasita –gora jotzeko errekurtsoa aurkeztuz gero, hilabeteko epea izango dute–; agertzen ez badira, berriz, BOEn iragarki hau argitaratu eta hurrengo egunetik hasiko da horretarako epea.

Vitoria-Gasteiz, 2017ko otsailaren 27a.

Etxebizitzako Plangintzaren eta Prozesu Eragileen zuzendaria,

MARIO JOSE YOLDI DOMINGUEZ.

(Ikus .PDF)

Azterketa dokumentala