Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

48. zk., 2017ko martxoaren 9a, osteguna


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

JUSTIZIA ADMINISTRAZIOA

GERNIKA-LUMOKO LEHEN AUZIALDIKO ETA INSTRUKZIOKO 1 ZENBAKIKO ZUZENEKO LAGUNTZA EMATEKO UNITATE PROZESALA
1268

EDIKTUA, adostasunik gabeko dibortzioari buruz bideratutako 30/2016 prozeduraren ondoriozkoa.

JAKINARAZPEN-ZEDULA

Gernika-Lumoko Lehen Auzialdiko 1 zenbakiko Epaitegian adostasunik gabeko dibortziorako bideratutako 30/2016 prozeduran epaia eman da. Prozedura hori Julen Garai Albonigak eskatuta hasi da, Gretchen Isabelle Ramirez Cordobaren aurka. Honako hauek dira epai horren idazpurua eta epaitza:

74/2016 EPAIA

Epailea: Vanessa Molinero Gonzalez jauna.

Lekua: Gernika-Lumo (Bizkaia)

Eguna: bi mila eta hamaseiko ekainaren hogeia.

Alderdi demandatzailea: Julen Garai Alboniga.

Abokatua: Ana Quintana Burusteta.

Prokuradorea: Jone Miren Uribarri Ortiz de Barron.

Alderdi demandatua: Gretchen Isabelle Ramirez Cordoba.

Abokatua.

Prokuradorea.

Judizioaren gaia: adostasunik gabeko dibortzioa.

EPAITZA

Baietsi egiten da auzitegietako prokuradore Ortiz de Barrón andreak Julen Garai Alboniga jaunaren izenean eta hura ordezkatuz aurkeztutako dibortzio demanda, Gretchen Isabelle Ramírez Córdoba andrearen aurkakoa. Julen Garai Alboniga jaunaren eta Gretchen Isabelle Ramírez Córdoba andrearen arteko ezkontza dibortzio bidez desegin dadila agintzen da. Ezkontza 2010eko irailaren 4an egin zen, Liman (Peru), eta Bermeoko Erregistro Zibilean inskribatuta dago, ezkontza-inskripzioa Limako (Peru) Erregistro Zibiletik Bermeokora lekualdatu baitzen.

Ez da kosturik ezartzen.

Epai hau irmo egin ostean, bidal bekio testigantza ezkontza inskribaturik duen erregistro zibilari, ezkontideen ezkontzari dagokion idazpenean orri-bazterreko oharra egin dezan.

Aurkaratzeko modua: Bizkaiko Probintzia Auzitegiari zuzendutako apelazio-errekurtsoaren bidez (PZLb, 455. artikulua). Errekurtsoa egiteko, idazkia aurkeztu behar da epaitegi honetan, hogei egun balioduneko epean, jakinarazpena egin eta hurrengo egunetik aurrera. Idazki horretan, bestalde, honako hauek adieraziko dira: aurkaratzea zein alegaziotan oinarritzen den, eta zein diren apelatutako ebazpena eta aurkaratutako erabakiak (PZLb, 458.2 artikulua).

Errekurtsoa jarri ahal izateko, 50 euroko gordailua eratu beharko da, eta, baldintza hori bete ezean, ez da hura izapidetzea onartuko. Gordailua egiteko, zenbateko hori zainpean jarri beharko da epaitegi honek Banco Santander banketxean duen gordailuan eta zainpean uzteko kontuan (0). Ordainagiriaren kontzeptua idazteko hutsunean, «Errekurtsoa» dela adierazi beharko da (kodea: 02-Apelazioa). Errekurtsoa aurkeztean egiaztatu beharko da kontsignazioa (BJLOko 15. x.g.).

Errekurtsoa jartzeko, gordailua eratzetik salbuetsita daude aipatutako xedapenaren 5. paragrafoan aipatzen direnak, eta doako laguntza juridikorako eskubidea aitortua dutenak"

Eta epai honen bidez erabaki, agindu eta sinatzen dut.

Eta Gretchen Isabelle Ramirez Cordoba demandatuari behar bezalako jakinarazpena egiteko balio dezan ematen eta sinatzen dut hau, Gernika-Lumon (Bizkaia), bi mila eta hamazazpiko otsailaren seian.

JUSTIZIA ADMINISTRAZIOAREN LETRADUA.


Azterketa dokumentala