Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

48. zk., 2017ko martxoaren 9a, osteguna


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

BESTELAKO XEDAPENAK

GOBERNANTZA PUBLIKO ETA AUTOGOBERNU SAILA
1262

AGINDUA, 2017ko otsailaren 22koa, Gobernantza Publiko eta Autogobernuko sailburuarena; horren bidez aldatu egiten da 2005eko abenduaren 21eko Agindua, lanpostuen Balorazio Batzordeko kideak izendatzeari buruzkoa.

Apirilaren 12ko 80/2005 Dekretuaren bidez Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazio Orokorreko eta Erakunde Autonomoetako lanpostuen Balorazio Batzordea eratu zen, Ogasun eta Ekonomia Saileko Funtzio Publikoaren Sailburuordetzara atxikitako organo gisa. Balorazio Batzordearen helburua da baloratzeko eskatzen zaizkion lanpostuak aztertzea, eta lanpostu bakoitzari balio bat ematea horietako bakoitzak duen erakunde-egituraren barruan.

Dekretu horren 5. eta 6. artikuluan kontuan hartuta, honako hau

EBAZTEN DUT:

Artikulu bakarra.– Lanpostuen Balorazio Batzordeko kideak izendatzea, jarraian adierazitako moduan:

Ordezko presidentea den aldetik, eta administrazioaren ordezkari gisa, Izaskun Urien Azpitarte andrea izendatzen da (Estefanía Gordoa Ríos andrearen ordezko moduan).

Ordezko kidea den aldetik, eta IVAPen ordezkari gisa, Imanol Uriguen Garaizabal jauna izendatzen da (Joseba Pérez-Heredia Arbigano jaunaren ordezko moduan).

AZKEN XEDAPENA

Agindu honek Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta biharamunean izango ditu ondorioak.

Vitoria-Gasteiz, 2017ko otsailaren 22a.

Gobernantza Publiko eta Autogobernuko sailburua,

JOSU IÑAKI ERKOREKA GERVASIO.


Azterketa dokumentala