Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

47. zk., 2017ko martxoaren 8a, asteazkena


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

BESTELAKO XEDAPENAK

HERRI ADMINISTRAZIO ETA JUSTIZIA SAILA
1238

AGINDUA, 2016ko urriaren 27koa, Herri Administrazio eta Justiziako sailburuarena, «Fundación Residencia Santa Ana-Santa Ana Egoitza Fundazioa»ren estatutuetako 10. artikuluetan egindako aldaketak onartu eta Euskal Autonomia Erkidegoko Fundazioen Erregistroan inskribatzeko dena.

Euskal Autonomia Erkidegoko Fundazioen Erregistroan inskribatzeko egindako eskabidearen espedientea ikusi eta aztertu da.

AURREKARIAK

Lehenengoa.– 2016ko abuztuaren 30ean, Herri Administrazio eta Justizia Saileko Erregistroan eskabide bat sartu zen, «Fundación Residencia San Ana – Santa Ana Egoitza Fundazio»ko zuzendari den doña Garbiñe Amochateguik aurkeztua, zeinetan eskatzen baita Fundazioaren estatutuetako 10. artikuluaren aldaketa inskribatzeko.

Eskabidearekin batera, estatutuetako artikulua aldatzeko eskritura publikoaren kopia bikoitz baimendua aurkeztu zen. Eskritura hori, Fundazioak egiletsi zuen, 2016ko abuztuaren 4an, Zarauzko notario Ángel María Moreno Gallego jaunaren aurrean (protokolo-zenbakia: 795).

Eskritura publiko horrekin batera, aurkeztu zen Francisco Javier Beristain Zumaldek –fundazioko idazkari gisa, eta lehendakariaren oniritziarekin– 2016ko uztailaren 8an, Zarautzen, emandako ziurtagiria, zeina baita Patronatuak 2016ko ekainaren 20an egindako bilerarena, non, besteak beste, aho batez onartu baitzen fundazioaren estatutuetako 10. artikulua aldatzea.

Eskrituran, aldatutako artikuluaren idazketa berria jasotzen da, osorik.

«10. artikulua.– Patronatukideak izendatu eta postu hutsak betetzea.

Patronatuak ditu, gutxienez, 54 kide eta, gehienez, 11, zeintzuetarik 3 honako hauek dira:

1.– Zarauzko udalerriko alkatea edo udak korporazioak eskuordetzen duen pertsona.

2.– Santa Maria la Real parrokiko erretorea edo horrek eskuordetzen duen pertsona.

3.– Zarauzko Santa Ana Egoitzako zuzendaria.

Gainontzeko kideak eta horiek ordezteko direnak, Patronatuak berak izendatuko ditu, baina espresuki onartu beharko dute kargua.

Onartze hori Fundazioen Erregistroan inskribatuko da.

Beharrezko bada, Patronatuak berak kenduko ditu kargutik kideak.

Zehatz esanda, betetzen duten kargurengatik hautatuak izan diren patronatukideek Patronatuan jarraituko dute, halako kondizioa duten artean, eta ordeztu ahal izango ditu beren izendapena ekarri zuen kargu publikoa edo pribatua hartzen duenak.

Epaileak patronatukideak kargugabetzea erabaki ahal izango du, haien aurka erantzukizun-egintza baliatzen bada, legean eta estatutu hauetako 20. artikuluan aurreikusitako arduraz aritzen ez badira karguan.

Gobernu-organoko kideen ordezkapena, etendura eta kargu-uztea Fundazioen Erregistroan inskribatuko dira».

Bigarrena.– Euskal Autonomia Erkidegoko Fundazioen Erregistroaren Zerbitzu Teknikoek espedientea aztertu, eta ondoren, erabaki-proposamena eman dute. Hona hemen horretarako kontuan hartu dituzten

OINARRI JURIDIKOAK

Lehenengoa.– Herri Administrazio eta Justiziako sailburuari dagokio fundazioaren estatutuak aldatzeko espedientea agindu bidez ebaztea. Hala ezarrita dago xedapen hauetan: Euskal Autonomia Erkidegoko Fundazioen Erregistroaren Erregelamendua onartzen duen ekainaren 19ko 101/2007 Dekretuaren 3.1 artikulua; Euskal Autonomia Erkidegoko Babeslaritzaren Erregelamendua onartzen duen ekainaren 19ko 100/2007 Dekretuaren 4.1.a) artikulua; Herri Administrazio eta Justizia Sailaren egitura organikoa eta funtzionala ezartzen duen apirilaren 9ko 188/2013 Dekretua, eta Lehendakariaren abenduaren 15eko 20/2012 Dekretua, Euskal Autonomia Erkidegoaren Administrazioko sailak sortu, ezabatu eta aldatzeko eta horien egitekoak eta jardun-arloak finkatzekoa.

Bigarrena.– Espediente honi funtsezko iritzitako datu eta agiriak erantsi zaizkio, eta honako arau hauetan aurreikusitako eskakizunak bete dira, batez ere: Euskal Autonomia Erkidegoko Fundazioei buruzko ekainaren 17ko 9/2016 Legearen 37. artikulua, eta Euskal Autonomia Erkidegoko Fundazioen Erregistroaren Erregelamenduko 44. artikuluan, ekainaren 19ko 101/2007 Dekretuaz onartutakoa. Eta aplikagarriak diren lege eta erregelamenduetan ezarritakoarekin bat dator estatutuen aldaketa.

Aipatutako artikuluak eta aplikagarriak diren gainerako arauak ikusita, hau

EBAZPEN DUT:

Lehenengoa.– Fundación Residencia Santa Ana – Santa Ana Egoitza Fundazioaren eratze-estatutuetako 10. artikuluaren aldaketa Euskal Autonomia Erkidegoko Fundazioen Erregistroan inskribatzea. Agindu honen datarekin, Fundazioaren Patronatuak 2016ko ekainaren 20an erabakitakoa da aldaketa hori, eta bat dator, 2016ko abuztuaren 4an, Zarauzko Ángel María Moreno Gallego notarioaren aurrean, Fundazioak egiletsitako eskritura publikoko zehaztapenekin (protokolo-zenbakia: 795).

Bigarrrena.– Agindu hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratzea eta interesdunei bidaltzea.

Agindu honek amaiera ematen dio administrazio-bideari, eta, haren aurka, aukerako berraztertze-errekurtsoa aurkez dakioke Herri Administrazio eta Justiziako sailburuari, hilabeteko epean, agindua jakinarazi eta hurrengo egunetik hasita; bestela, administrazioarekiko auzi-errekurtsoa aurkez daiteke Euskal Autonomia Erkidegoko Auzitegi Nagusiko Administrazioarekiko Auzien Salan, bi hilabeteko epean, agindua jakinarazi eta hurrengo egunetik hasita.

Vitoria-Gasteiz, 2016ko urriaren 27a.

Herri Administrazio eta Justiziako sailburua,

JOSU IÑAKI ERKOREKA GERVASIO.


Azterketa dokumentala