Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

46. zk., 2017ko martxoaren 7a, asteartea


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

JUSTIZIA ADMINISTRAZIOA

GETXOKO LEHEN AUZIALDIKO ETA INSTRUKZIOKO 5 ZENBAKIKO ZUZENEKO LAGUNTZA EMATEKO UNITATE PROZESALA
1217

EDIKTUA, 324/2016 hitzezko judizioaren ondoriozkoa.

Getxoko Lehen Auzialdiko eta Instrukzioko 5 zenbakiko Zuzeneko Laguntza emateko Unitate Prozesala.

Judizioa: 324/2016 hitzezko judizioa.

Demandatzailea: Getxoko Udala.

Abokatua: Ruben Manrique Goikoetxea.

Prokuradorea: Gracia Eguidazu Buerba.

Demandatua: Josu Cuesta Barcena.

Gaia: diru-zenbateko bat erreklamatzea.

Judizio horretan, epaia eman zen 2017ko otsailaren 9an, eta epaitzak honako hau dio:

III. EPAITZA

Baiesten dut Gracia Eguidazu Buerba Epaitegietako prokuradoreak Getxoko Udalaren izenean eta ordezkaritzan aurkeztutako demanda, Josu Cuesta Bárcenaren aurkakoas. Hortaz, honako erabaki hauek hartzen ditut:

1.– Josu Cuesta Bárcena kondenatzen dut Getxoko Udalari 2.965,60 euro gehi epaiaren egunetik (2017ko otsailaren 9a) sortutako PZLko 576. artikuluan aurreikusitako interesak ordaintzera.

2.– Josu Cuesta Bárcena prozesuko kostuak ordaintzera kondenatzen dut, baldin halakorik badago.

Ebazpen honen aurka, ezin da errekurtsorik aurkeztu.

Eta epai honen bidez erabaki, agindu eta sinatzen dut.

Josu Cuesta Barcena demandatua non bizi den ez dakigunez, aipatutako ebazpena Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratutako ediktu baten bidez jakinaraztea erabaki da, Prozedura Zibilaren 1/2000 Legearen 497.2 artikuluan xedatutakoaren arabera.

Ebazpen horren aurka, ezin da errekurtsorik aurkeztu.

Jakinarazten den ebazpenaren testu osoa eskuragarri du interesdunak, epaitegi honetako bulego judizialean.

Getxo (Bizkaia), 2017ko otsailaren 10a.

JUSTIZIA ADMINISTRAZIOAREN LETRADUA.


Azterketa dokumentala