46. zk., 2017ko martxoaren 7a, asteartea
- Bestelako formatuak:
- PDF (187 KB - 1 orri.)
- EPUB (191 KB)
- Testu elebiduna
Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da
JUSTIZIA ADMINISTRAZIOA
EUSKAL AUTONOMIA ERKIDEGOKO AUZITEGI NAGUSIA
1209
IRAGARKIA, 76/2017 administrazioarekiko auzi-errekurtsoa aurkeztu eta izapidetzea onartu dela argitara emateko dena.
Administrazioarekiko Auzien Jurisdikzioa arautzen duen Legearen (AAJL) 47.1 artikuluan xedatutakoa betetzeko, aditzera ematen da ondoren aipatzen den administrazioarekiko auzi-errekurtsoa aurkeztu dela eta izapidetzea onartu dela:
Errekurtsoaren zenbakia: 76/2017.
Sekzioa: 2. sekzioa.
Noiz jarri den: 2017-01-30.
Errekurtsogilea: Asociación Naturalista Txipio Bai.
Aurkaratutako jarduna burutu duen administrazioa: Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazio Orokorra.
Aurkaratutako jarduna: 139/2016 Dekretua, 2016-09-27koa, Ingurumen eta Lurralde Politika Sailarena, Urdaibaiko Biosfera Erreserbaren Erabilera eta Kudeaketa Arautzeko Egitamua onartzen duena (2016-11-28ko EHAA, 226. zk.).
Bilbao, 2017ko otsailaren 10a.
JUSTIZIA ADMINISTRAZIOAREN LETRADUA.