Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

46. zk., 2017ko martxoaren 7a, asteartea


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

XEDAPEN OROKORRAK

ENPLEGUKO ETA GIZARTE POLITIKETAKO SAILA
1198

HUTSEN ZUZENKETA, honako dekretu honena: 16/2017 Dekretua, urtarrilaren 17koa, gizarte-larrialdietarako laguntzei buruzko Dekretua aldatzen duena.

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria arautzen duen abenduaren 23ko 217/2008 Dekretuaren 18.2.b) artikuluan xedatzen denez, argitaratzeko bidalitako testuan dauden hutsak edo omisioak Jaurlaritzaren Idazkaritzako eta Legebiltzarrarekiko Harremanetarako Zuzendaritzak zuzenduko ditu, baldin eta nabarmenak badira, dokumentuen esanahia aldatzen ez badute, eta nahasbiderik ez sortzeko komeni bada.

Era horretako hutsak aurkitu dira gizarte-larrialdietarako laguntzei buruzko Dekretua aldatzen duen urtarrilaren 17ko 16/2017 Dekretuaren eranskinean (EHAA, 2017ko urtarrilaren 24koa, 16. zk.). Hori dela-eta, dagokion zuzenketa egiten da hemen.

Eranskinaren 7. puntuan, 2017/417 (16/12) orrialdean,

Honela dio:

«Komunitateko kuotak eta segurtasun gastuak».

Baina honela esan behar du:

«Energiaren gastuak».


Azterketa dokumentala