Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

44. zk., 2017ko martxoaren 3a, ostirala


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

IRAGARKIAK

Beste iragarki ofizial batzuk

KULTURA ETA HIZKUNTZA POLITIKA SAILA
1168

IRAGARKIA, 15/2017-C administrazioarekiko auzi-errekurtso arruntean interesa duten hirugarrenak epatzeko dena.

Hirugarren interesdun guztiei jakinarazten zaie Juan Ignacio Hernández Luengo jaunak 15/2017-C zk.ko prozedura arruntari dagokion administrazioarekiko auzi-errekurtsoa aurkeztu duela Bilboko Administrazioarekiko Auzien 5 zenbakiko Epaitegian, Kirol Justiziako Euskal Batzordeak 2016ko azaroaren 3an hartutako Erabakiaren aurka. Akordio horretan ebatzi zen ez onartzea Bizkaiko Atletismo Federazioaren Hauteskunde Batzordearen izendapenaren inguruan Juan Ignacio Hernández Luengo jaunak jarritako errekurtsoa (19/2016 espedientea).

Beraz, interesa izan dezaketen hirugarren guztiak epatzen dira, eta ohartarazten zaie bederatzi eguneko epea izango dutela, iragarki hau argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera, prozedura judizialean agertu eta personatzeko.

Vitoria-Gasteiz, 2017ko otsailaren 3a.

Zerbitzu zuzendaria,

CARMELO ARCELUS MÚGICA.


Azterketa dokumentala