Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

44. zk., 2017ko martxoaren 3a, ostirala


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

JUSTIZIA ADMINISTRAZIOA

EUSKAL AUTONOMIA ERKIDEGOKO AUZITEGI NAGUSIA
1158

EDIKTUA, 584/2015 administrazioarekiko auzi-errekurtsoaren ondoriozkoa.

Honen bidez, jakinarazten da Unión de Criadores de Toros de Lidiak 584/2015 administrazioarekiko auzi-errekurtsoa sustatu duela agindu honen aurka:

Eusko Jaurlaritzaren Segurtasun Sailaren 2015eko abuztuaren 3ko Agindua, egun horretako EHAAn, 145. zenbakian, argitaratua, zeinaren bidez arautzen baitira zezen-ikuskizun orokorretan lagin biologikoak hartzeko prozedura eta lagin horiek aztertuko dituzten laborategiak homologatzeko prozedura. Horrenbestez, Justizia Administrazioaren letraduak, 2016ko azaroaren 4an emandako dekretuaren bidez, onartu zuen aurkeztutako errekurtsoa. Horrekin batera, administrazio demandatuari eskatu zion administrazio-espedientea bidaltzeko.

Auzi horretan, epaia eman da, 2016-10-25ean, irmoa da, eta haren epaitzak honela dio, hitzez hitz:

EPAITZA

Partez baiesten dut Juan Carlos Ruiz Gutiérrez epaitegietako prokuradoreak Unión de Criadores de Toros de Lidia-ren izenean eta ordez aurkeztutako administrazioarekiko auzi-errekurtsoa, Eusko Jaurlaritzaren Segurtasun Sailaren 2015eko abuztuaren 3ko Aginduaren aurkakoa (2015eko abuztuaren 3ko Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria, 145. zk.). Agindu horren bidez, zezen-ikuskizun orokorretan lagin biologikoak hartzeko prozedura eta lagin horiek aztertuko dituzten laborategiak homologatzeko prozedura arautzen dira.

1.– Deklaratzen dugu 8. artikuluaren lehenengo atala erabat deuseza dela.

2.– Gainerakoari dagokionez, errekurtsoa ezesten dugu.

Auzialdi honetan sortutako kostuak ez zaizkio berariaz inori ezarri.

Administrazioarekiko Auzien Jurisdikzioa arautzen duen Legearen 107. artikuluan xedatutakoa betez, hau jakinarazten da, denek horren berri izan dezaten.

Bilbao (Bizkaia), 2017ko otsailaren 8a.

JUSTIZIA ADMINISTRAZIOAREN LETRADUA.


Azterketa dokumentala