Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

44. zk., 2017ko martxoaren 3a, ostirala


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

AGINTARIAK ETA LANGILERIA

Izendapenak, egoerak eta gorabeherak

OSAKIDETZA-EUSKAL OSASUN ZERBITZUA
1137

302/2017 EBAZPENA, otsailaren 13koa, Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko zuzendari nagusiarena, Fermín Labayen Beraza jauna Ezkerraldea-Enkarterri-Cruces Erakunde Sanitario Integratuko zuzendari medikoaren kargutik kentzeko dena, berak hala eskatuta.

Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko zuzendari nagusiaren maiatzaren 15eko 1033/2015 Ebazpenaren bidez (ekainaren 12ko EHAA, 109. zk,), Fermín Labayen Beraza jauna Ezkerraldea-Enkarterri-Cruces Erakunde Sanitario Integratuko zuzendari mediko izendatu zen.

Aintzat hartuta ekainaren 26ko 8/1997 Legea, azaroaren 11ko 255/1997 Dekretua eta aplikatzekoak diren gainerako xedapenak, Zuzendaritza Nagusi honek hauxe

EBAZTEN DU:

Lehenengoa.– Fermín Labayen Beraza jauna Ezkerraldea-Enkarterri-Cruces Erakunde Sanitario Integratuko zuzendari medikoaren kargutik kentzea, berak hala eskatuta, eta egindako zerbitzuak eskertzea.

Bigarrena.– Ebazpen honek 2017ko otsailaren 12tik aurrera izango ditu ondorioak.

Hirugarrena.– Ebazpen hau interesdunari jakinaraztea, bai eta Ezkerraldea-Enkarterri-Cruces Erakunde Sanitario Integratuari eta Giza Baliabideetako Zuzendariordetzari ere.

Laugarrena.– Ebazpen honen aurka, gora jotzeko errekurtsoa aurkeztu ahal izango zaio Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko Administrazio Kontseiluari. Horretarako, hilabeteko epea izango da, ebazpen hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera.

Vitoria-Gasteiz, 2017ko otsailaren 13a.

Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko zuzendari nagusia,

MARÍA JESÚS GEMMA MÚGICA ANDUAGA.


Azterketa dokumentala