43. zk., 2017ko martxoaren 2a, osteguna
- Bestelako formatuak:
- PDF (186 KB - 1 orri.)
- EPUB (193 KB)
- Testu elebiduna
Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da
JUSTIZIA ADMINISTRAZIOA
VITORIA-GASTEIZKO LEHEN AUZIALDIKO 8 ZENBAKIKO ZUZENEKO LAGUNTZA EMATEKO UNITATE PROZESALA
1130
EDIKTUA, adostasunik gabeko dibortzioari buruz bideratutako 516/2016 prozeduraren ondoriozkoa.
Vitoria-Gasteizko Lehen Auzialdiko 8 zenbakiko Epaitegia – Zuzeneko Laguntza Zibila emateko Unitate Prozesala.
Judizioa: DVC 516/2016 adostasunik gabeko dibortzioa.
Demandatzailea: Ana Cristina Acosta Hurtado.
Prokuradorea: Isabel Gómez Pérez de Mendiola.
Demandatua: Fernando Cruz Acosta.
Prokuradorea.
Judizio horretan, ebazpena eman da, eta honela dio hitzez hitz:
53/16 epaia, 2017-02-01ekoa, DVC 516/2016 prozeduran emana. Vitoria-Gasteizko Lehen Auzialdiko 8 zenbakiko Epaitegian bideratu da prozedura hori, Ana Cristina Acosta Hurtado-k eskatuta, Fernando Cruz Acosta-ren aurka.
Fernando Cruz Acosta demandatuaren egungo bizilekua ezezaguna denez, aipatutako ebazpena Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratutako ediktu bidez jakinaraztea erabaki da, Prozedura Zibilaren 1/2000 Legearen 497.2 artikuluan xedatutakoaren arabera.
Ebazpen horren aurka, apelazio-errekurtsoa aurkez dezake demandatu auzi-iheslariak.
Jakinarazten den ebazpenaren testu osoa eskuragarri du interesdunak, epaitegi honetako bulego judizialean.
Vitoria-Gasteiz, 2017ko otsailaren 1a.
JUSTIZIA ADMINISTRAZIOAREN LETRADUA.