Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

42. zk., 2017ko martxoaren 1a, asteazkena


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

IRAGARKIAK

Beste iragarki ofizial batzuk

ENPLEGUKO ETA GIZARTE POLITIKETAKO SAILA
1108

IRAGARKIA, 2017ko otsailaren 16koa, Gizarte Zerbitzuen zuzendariaren 2016ko abenduaren 14ko Ebazpena jakinarazteko dena. VG BI 195/16 espedientearen arloan eskatutako laguntzari buruzkoa da ebazpen hori.

Ebazpenaren jakinarazpena interesdunari helarazten ahalegindu arren, ezin izan da lortu, eta, beraz, honako iragarki hau argitaratzen da, Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearena urriaren 1eko 39/2015 Legeko 44. artikuluan eta xedapen gehigarrietarik hirugarrenean xedatutakoa konplitzearren.

Aipatutako espedientean emandako ebazpenaren testu osoa eskuragarri du interesdunak Enpleguko eta Gizarte Politiketako Sailaren Gizarte Zerbitzuen Zuzendaritzan (Donostia kalea z.g., 01010 Vitoria-Gasteiz).

Emandako ebazpenak ez du amaitzen administrazio-bidea, eta bearen aurka, gora jotzeko errekurtsoa daiteke Gizarte Politiketako sailburuordearen aurrean; iragarki hau Estatuko Aldizkari Ofizialean argitaratu eta hurrengo egunetik harako hilabeteko epean, betiere bat etorriz urriaren 1eko 39/2015 Legeko 121. artikuluan ezarritakoarekin.

Eranskinean aipatutako interesdunak jakinaren gainean egon daitezen argitaratzen da, eta haientzat banakako jakinarazpena balitz bezala balioko du.

Agindu honek Estatuko Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik aurrera izango ditu ondorioak.

Vitoria-Gasteiz, 2017ko otsailaren 16a.

Gizarte Zerbitzuen zuzendaria,

EMILIO GERMÁN SOLA VALLOJERA.

ERANSKINA
(Ikus .PDF)

Azterketa dokumentala