Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

42. zk., 2017ko martxoaren 1a, asteazkena


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

AGINTARIAK ETA LANGILERIA

Oposaketak eta lehiaketak

OSAKIDETZA-EUSKAL OSASUN ZERBITZUA
1092

183/2017 EBAZPENA, otsailaren 7koa, Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko zuzendari nagusiarena. Ebazpen honen bidez aldatu egin da 1726/2015 Ebazpena, urriaren 5ekoa, Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko zuzendari nagusiarena, Laborategiko Teknikari Espezialisten kategoria kalifikatzeko epaimahaia izendatzen zuena.

Indarrean dagoen legeriak emandako ahalmenen arabera,

EBAZTEN DUT:

Lehenengoa.– Aldatzea 1726/2015 Ebazpena, urriaren 5ekoa, Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko zuzendari nagusiarena, Laborategiko Teknikari Espezialisten kategorian lotura estatutarioa lortzeko hautatze probetarako kalifikazio-epaimahaia izendatzen zuena. Ondorengoak dira aldaketak:

a) María Cruz González Palomino andrea, hirugarren epaimahaikide titularra izateko egin zen izendapena baliogabetzea.

b) Ricardo Corres Medrano jauna, hirugarren epaimahaikide titularra izendatzea.

Bigarrena.– Ebazpen hau EHAAn argitaratzea agintzea.

Hirugarrena.– Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuan lotura estatutario finkoa lortzeko hautaketa-prozesuak arautuko dituzten oinarri orokorrak onartu zituen Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko maiatzaren 28ko 1135/2015 Ebazpenaren 21. oinarrian ezarritakoaren arabera, ebazpen honen aurka gora jotzeko helegitea jarri ahalko zaio Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko Administrazio Kontseiluari, hilabeteko epean, EHAAn argitaratu eta hurrengo egunetik hasita.

Vitoria-Gasteiz, 2017ko otsailaren 7a.

Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko zuzendari nagusia,

MARÍA JESÚS GEMMA MÚGICA ANDUAGA.


Azterketa dokumentala