Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

41. zk., 2017ko otsailaren 28a, asteartea


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

IRAGARKIAK

Beste iragarki ofizial batzuk

SEGURTASUN SAILA
1087

IRAGARKIA, Honen bidez interesdunak epatzen dira Bilboko Administrazioarekiko Auzietako 6. zenbakiko Epaitegian ager daitezen, 297/2016-A prozedura laburtuko administrazioarekiko auzietako errekurtsoan, Administrazio eta Zerbitzuetako sailburuordearen 2016ko martxoaren 8ko Ebazpenari buruzkoa. Ebazpen horren bidez, 2016ko otsailaren 12ko Ebazpenaren aurkako gora jotzeko errekurtsoa ezesten da; ebazpen horren bidez esleitu ziren unitate barruko zerbitzu eginkizunak, Ondarroako polizia-etxekoak, 2015eko abenduaren Ebazpenaren bidezko deialdikoak.

Espediente-zenbakia: PCA-262/2016-IX.

Iragarki hau argitaratzen da, Herri Administrazioen Araubide Juridikoaren eta Administrazio Prozedura Erkidearen azaroaren 26ko 30/1992 Legeak 59.5 artikuluan xedatzen duena betetzeko; lege hori Sektore Publikoa arrazionalizatzeari eta Administrazioa eraberritzeko beste zenbait neurriri buruzko irailaren 16ko 15/2014 Legeak aldatu du. Iragarki hau argitaratzen da, interesdun horiek aipatutako prozedura judizialean agertzeko eta pertsonatzeko aukera izan dezaten, bederatzi eguneko epean, iragarki hau Estatuko Aldizkari Ofizialean argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera zenbatzen hasita.

Jakinarazpen honek Estatuko Aldizkari Ofizialean argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera izango ditu ondorioak.

Vitoria-Gasteiz, 2017ko otsailaren 13a.

Araubide Juridikoaren, Zerbitzuen eta Hauteskunde Prozesuen zuzendaria,

EUGENIO ARTETXE PALOMAR.


Azterketa dokumentala