Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

41. zk., 2017ko otsailaren 28a, asteartea


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

BESTELAKO XEDAPENAK

EKONOMIAREN GARAPEN ETA AZPIEGITURA SAILA
1064

EBAZPENA, 2017ko otsailaren 16koa, Landaren eta Itsasertzaren Garapeneko eta Europar Politiketako zuzendariarena, zeinaren bidez argitara ematen baita Ekonomiaren Garapen eta Lehiakortasuneko sailburuaren 2016ko maiatzaren 18ko Aginduan aurreikusitako laguntzen onuradunen zerrenda. Agindu horren bitartez, landa-eremuen garapenerako eta dibertsifikazio ekonomikorako laguntzen deialdia egiten da 2016ko ekitaldirako.

Ekonomiaren Garapen eta Lehiakortasuneko sailburuaren 2016ko maiatzaren 18ko Aginduaren bidez, landa-eremuen garapenerako eta dibertsifikazio ekonomikorako laguntzen deialdia egin zen 2016ko ekitaldirako.

Landaren eta Itsasertzaren Garapeneko eta Europar Politiketako zuzendariaren 2016ko abenduaren 30eko Ebazpenaren bidez, aipatutako aginduan ezarritakoa betez, eskatutako laguntzak esleitu dira.

Hori dela eta, ebazpenak esleipendunei jakinarazi zaizkie, eta azaroaren 11ko 1/1997 Legegintzako Dekretuaren 49. artikuluaren 2. paragrafoko bigarren atalean xedatutakoarekin bat etorrita (1/1997 Legegintzako Dekretua, Euskal Autonomia Erkidegoko Ogasun Nagusiaren Antolarauei buruzko Legearen testu bategina onartzen duena), honako hau

EBAZTEN DUT:

Lehenengoa.– Argitara ematea, denek jakin dezaten, Ekonomiaren Garapen eta Lehiakortasuneko sailburuaren 2016ko maiatzaren 18ko Aginduan aurreikusitako laguntzen onuradunen zerrenda (ebazpen honi erantsi zaio). Agindu horren bidez, landa-eremuen garapenerako eta dibertsifikazio ekonomikorako laguntzen deialdia egiten da 2016ko ekitaldirako.

Bigarrena.– Ebazpen honen aurka, gora jotzeko errekurtsoa aurkez dakioke Eusko Jaurlaritzako Nekazaritzako, Arrantzako eta Elikagai Politikako sailburuordeari. Hilabeteko epea emango da horretarako, ebazpena Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta hurrengo egunetik hasita.

Vitoria-Gasteiz, 2017ko otsailaren 16a.

Landaren eta Itsasertzaren Garapeneko eta Europar Politiketako zuzendaria,

IRMA MARIA BASTERRA UGARRIZA.

(Ikus .PDF)

Azterketa dokumentala