Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

40. zk., 2017ko otsailaren 27a, astelehena


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

IRAGARKIAK

Beste iragarki ofizial batzuk

INGURUMEN, LURRALDE PLANGINTZA ETA ETXEBIZITZA SAILA
1049

IRAGARKIA, 2017ko otsailaren 9koa, Ingurumen, Lurralde Plangintza eta Etxebizitza Saileko zerbitzu-zuzendariarena, ordainketa-errekerimenduak jakinarazteko dena, hainbat espedientekin lotutako etxebizitza sozialen onuradunen zorrei dagozkienak, hain zuzen.

Aipatutako errekerimendua zuzenean jakinaraztea lortu ez denez, iragarki hau argitaratzen da, Herri Administrazio Prozedura Erkidearen urriaren 1eko 39/2015 Legeak 44 artikuluan xedatutakoa betetzeko.

Iragarki hau argitaratu eta biharamunetik kontatzen hasita, hilabeteko epea finkatu da zorra ordaintzeko.

Iragarkia argitaratu eta hilabete igaro eta zorra ordaindu gabe badago, legeak aurreikusitako egintzak gauzatuko dira.

Eranskinean aipatutako interesdunak jakinaren gainean egon daiteken argitaratzen da, eta haientzat banakako jakinarazpena balitz bezala balioko du.

Jakinarazpen honek ondorioak izango ditu Estatuko Aldizkari Ofizialean argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera.

Vitoria-Gasteiz, 2017ko otsailaren 9a.

Zerbitzu-zuzendaria,

PALOMA USATORRE MINGO.

(Ikus .PDF)

Azterketa dokumentala