Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

40. zk., 2017ko otsailaren 27a, astelehena


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

IRAGARKIAK

Obra, zerbitzu eta horniduren enkanteak eta lehiaketak

OSAKIDETZA-EUSKAL OSASUN ZERBITZUA
1048

IRAGARKIA, Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuarena, honako espedienteari buruzko lizitazio prozedura irekiari dagokiona: «kontrapultsazio aortikorako material suntsikorra hornitzea».

1.– Erakunde esleitzailea.

a) Erakundea: Osakidetza-Euskal osasun zerbitzua, Araba ESIa, Adriano VI, 20 – 01008, Vitoria-Gasteiz (Araba). Telefonoa: 945 29 41 04. Faxa: 945 00 67 42.

b) Espedientea izapidetzen duen bulegoa: Kontratazio Administratiboko Atala.

c) Espediente-zenbakia: G/110/80/1/0621/O101/0000/022017.

2.– Kontratuaren xedea.

a) Kontratu-mota: hornidurak.

b) Xedearen deskribapena: kontrapultsazio aortikorako material suntsikorra hornitzea.

c) Loteak eta kopurua: lote bat.

3.– Izapidetzea, prozedura eta esleitzeko era.

a) Izapidetzea: ohikoa.

b) Prozedura: irekia.

c) Esleitzeko era: ikuspegi ekonomikotik onena den eskaintza, zenbait esleipen-irizpide betez.

4.– Lizitaziorako oinarrizko aurrekontua: 51.000,00 euro (BEZik gabe). Kontratuaren balio gutxi gorabeherakoa: 117.300,00 euro (BEZik gabe).

5.– Behin betiko bermea: ez.

6.– Dokumentazioa eta informazioa lortzea: ikus 1a) puntua.

7.– Kontratistaren eskakizun espezifikoak.

Sailkapena: ez dagokio.

b) Bestelako eskakizunak kaudimen ekonomiko eta finantzarioari eta kaudimen tekniko eta profesionalari dagokienez: ikus oinarriak.

8.– Non eta nola aurkeztu parte hartzeko eskabideak edo eskaintzak.

a) Aurkezteko azken eguna: 2017ko martxoaren 13a, 12:00ak baino lehen.

b) Aurkeztu beharreko agiriak: Klausula Administratibo Partikularren Pleguan eskatzen direnak.

c) Aurkezteko lekua: Araba ESIko Kontratazio Administratiboko Unitatea – Adriano VI, 20 – 01008 – Vitoria-Gasteiz.

d) Lizitatzaileak zenbat denboran eutsi behar dion bere eskaintzari: 2 hilabetez, proposamen ekonomikoak irekitzen direnetik aurrera.

e) Aldagaiak onartzea: ez.

9.– Eskaintzak Baloratzeko irizpideak Klausula Administratibo Partikularren Pleguko Karatulan ezarritakoaren arabera:

a) Balio-judizioetan oinarritutako irizpideak: 50 puntu.

– Balorazio teknikoa: 50 puntu.

b) Formuletan oinarritutako irizpideak: 50 puntu.

– Prezioa: 50 puntu.

10.– Eskaintzak irekitzea.

a) Eskaintzak irekitzea, balio-judizioa egiteari lotutako irizpideei dagokienez: Erakundea: Araba ESIa – Adriano VI, 20 – 01008 – Vitoria-Gasteiz (Araba). Data: 2017ko martxoaren 22a, 12:45era arte.

b) Eskaintzak irekitzea, alderdi ekonomikoari eta formula bidez balioztatu daitezkeen irizpideei dagokienez: Erakundea: Araba ESIa – Adriano VI, 20 – 01008 – Vitoria-Gasteiz (Araba). Data: 2017ko martxoaren 31, 13:00ak arte.

11.– Bestelako argibideak: ez.

12.– Iragarki-gastuak: esleipendunak ordainduko ditu.

13.– Hala badagokio, deialdiari buruzko informazioa aurkitzeko edo pleguak jasotzeko atari informatikoa edo web orria: www.osakidetza.euskadi.eus

Vitoria-Gasteiz, 2017ko otsailaren 17a.

Kontratazio Mahaiko presidentea,

FERNANDO ENCINAR MARTÍN.


Azterketa dokumentala