
40. zk., 2017ko otsailaren 27a, astelehena
- Bestelako formatuak:
- PDF (232 KB - 4 orri.)
- EPUB (319 KB)
- Testu elebiduna
Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da
BESTELAKO XEDAPENAK
EKONOMIAREN GARAPEN ETA AZPIEGITURA SAILA
1038
EBAZPENA, 2017ko otsailaren 14koa, Landaren eta Itsasertzaren Garapeneko eta Europar Politiketako zuzendariarena, zeinaren bidez argitara ematen baita Ekonomiaren Garapen eta Lehiakortasuneko sailburuaren 2016ko maiatzaren 18ko Aginduan aurreikusitako laguntzen onuradunen zerrenda. Agindu horren bitartez, Euskal Autonomia Erkidegoko landa-eremuak sustatu eta garatzeko 2016ko ekitaldirako laguntzen deialdia egiten da.
Ekonomiaren Garapen eta Lehiakortasuneko sailburuaren 2016ko maiatzaren 18ko Aginduaren bidez, Euskal Autonomia Erkidegoko landa-eremuak sustatu eta garatzeko laguntzen deialdia egin zen 2016ko ekitaldirako.
Landaren eta Itsasertzaren Garapeneko eta Europar Politiketako zuzendariaren 2016ko azaroaren 25eko Ebazpenaren bidez, aipatutako aginduan ezarritakoa betez, eskatutako laguntzak esleitu dira.
Hori dela eta, ebazpenak esleipendunei jakinarazi zaizkie, eta azaroaren 11ko 1/1997 Legegintzako Dekretuaren 49. artikuluaren 2. paragrafoko bigarren atalean xedatutakoarekin bat etorrita (1/1997 Legegintzako Dekretua, Euskal Autonomia Erkidegoko Ogasun Nagusiaren Antolarauei buruzko Legearen testu bategina onartzen duena), honako hau
EBAZTEN DUT:
Lehenengoa.– Argitara ematea, denek jakin dezaten, Ekonomiaren Garapen eta Lehiakortasuneko sailburuaren 2016ko maiatzaren 18ko Aginduan aurreikusitako laguntzen onuradunen zerrenda (ebazpen honi erantsi zaio). Agindu horren bidez, Euskal Autonomia Erkidegoko landa-eremuak sustatu eta garatzeko 2016ko ekitaldirako laguntzen deialdia egiten da.
Bigarrena.– Ebazpen honen aurka, gora jotzeko errekurtsoa aurkez dakioke Nekazaritzako, Arrantzako eta Elikagai Politikako sailburuordeari. Hilabeteko epea emango da horretarako, ebazpena Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta hurrengo egunetik hasita.
Vitoria-Gasteiz, 2017ko otsailaren 14a.
Landaren eta Itsasertzaren Garapeneko eta Europar Politiketako zuzendaria,
IRMA MARIA BASTERRA UGARRIZA.
RSS