Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

40. zk., 2017ko otsailaren 27a, astelehena


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

BESTELAKO XEDAPENAK

EKONOMIAREN GARAPEN ETA AZPIEGITURA SAILA
1037

EBAZPENA, 2017ko otsailaren 13koa, Teknologia eta Estrategiako zuzendariarena, zeinaren bidez zabaltzen baita Hazitek laguntza-programaren babespean diruz lagundutako jarduerak justifikatzeko epea, 2016ko ekitaldiko deialdiari dagokionez.

Ekonomiaren Garapen eta Lehiakortasuneko sailburuaren 2015eko abenduaren 23ko Aginduaren bidez, enpresen I+G Hazitek laguntza programa 2016 ekitaldirako arautu eta horretarako deialdia egiten da (2016ko urtarrilaren 13ko EHAA, 7. zk.).

Hazitek laguntza-programaren babespean diruz lagundutako jarduerak –2016ko deialdiari dagozkionak– hurrengo martxoaren 31 baino lehen justifikatu behar dira, xedapen arautzailean eta hau aplikatzeko egintzen arabera.

Ikusirik programa honen onuradunen kopuru zabal batek eskatu duela programa honen babespean egindako eta diruz lagundutako gastuak –2016ko deialdiari dagozkionak – justifikatzeko epea luzatzeko, eta aintzat hartuta emate-erabakien ebazpenean eta jakinarazpenean gertatu den atzerapena, beharrezkoa da justifikazio horiek burutzeko epea luzatzea.

Hazitek Programako 2016ko ekitaldiko laguntzak arautu eta horretarako deialdia egiten duen Aginduko 23.2 artikuluan aurreikusten da Teknologia eta Estrategia Zuzendaritzak aukera duela exekuzio-epeak luzatzeko. Horrenbestez, egokitzat jotzen da diruz lagundutako jarduerak Administrazioaren aurrean justifikatzeko epea luzatzea, 2017ko maiatzaren 19ra arte.

Halaber, erakunde onuradunen kopurua ikusirik, beharrezkotzat jotzen da ebazpen hau EHAAn argitaratuz jakinaraztea, Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearen urriaren 1eko 39/2015 Legearen 45. artikuluan xedatutakoaren arabera.

Azaldutakoagatik, eta aurreko gogoetak ikusirik, honako hau

EBAZTEN DUT:

Artikulu bakarra.– 2017ko maiatzaren 19ra arte luzatzea Ekonomiaren Garapen eta Lehiakortasuneko sailburuaren 2015eko abenduaren 23ko Aginduan diruz lagundutako jarduerak Administrazioaren aurrean justifikatzeko agiriak aurkezteko epea. Agindu horren bidez, enpresen I+G Hazitek laguntza-programa 2016 ekitaldirako arautu eta horretarako deialdia egiten da.

AZKEN XEDAPENETATIK LEHENENGOA

Ebazpen honek Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta biharamunetik aurrera izango ditu ondorioak.

AZKEN XEDAPENETATIK BIGARRENA

Ebazpen honen aurka, gora jotzeko errekurtsoa aurkeztu ahal izango zaio Teknologia, Berrikuntza eta Lehiakortasuneko sailburuordeari, hilabeteko epean, ebazpena Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta hurrengo egunetik hasita.

Vitoria-Gasteiz, 2017ko otsailaren 13a.

Teknologia eta Estrategiako zuzendaria,

IOSU MADARIAGA GARAMENDI.


Azterketa dokumentala