Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

40. zk., 2017ko otsailaren 27a, astelehena


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

AGINTARIAK ETA LANGILERIA

Oposaketak eta lehiaketak

ARABAKO FORU ALDUNDIA
1034

IRAGARKIA, Arabako Lege eta Administrazio Erakundeko Zerbitzuaren buruaren lanpostua izendapen askearen bidez betetzeko deialdiari buruzkoa.

Arabako Lurralde Historikoko Aldizkari Ofizialean (2017ko otsailaren 15eko ALHAO, 19. zk.), Arabako Lege eta Administrazio Erakundeko Zerbitzuko buruaren lanpostua izendapen askearen bidez betetzeko deialdia eman da argitara.

Interesdunek Enplegu, Merkataritza eta Turismo Sustapenaren eta Foru Administrazioaren Saileko foru-diputatuari zuzendu behar dizkiote eskaerak, eta Arabako Foru Aldundiaren Erregistro Orokorrean aurkeztuko dituzte, edo azaroaren 26ko 30/1992 Legeak (Herri Administrazioen Araubide Juridikoaren eta Administrazio Prozedura Erkidearena) 38. artikuluan xedatzen dituen bideetako edozeinetatik. Horretarako, hamabost egun baliodun izango dituzte, iragarki hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera.

Vitoria-Gasteiz, 2017ko otsailaren 9a.

Giza Baliabideen Zerbitzuaren burua,

Lourdes Martínez de Lagos Manzana.


Azterketa dokumentala