Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

40. zk., 2017ko otsailaren 27a, astelehena


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

XEDAPEN OROKORRAK

OGASUN ETA EKONOMIA SAILA
1031

EBAZPENA, 2017ko otsailaren 15ekoa, Euskadiko Prezioen Batzordearena, Eusko Trenbideak-Ferrocarriles Vascos, S.A. (Eusko Tren) enpresak egiten duen trenbide-zerbitzuaren 2017ko ekitaldiko tarifak onartzen dituena.

Euskadiko Prezioen Batzordeak, 2017ko otsailaren 15ean egindako bileran, erabaki bat hartu zuen, eta, jende guztia jakinaren gainean egoteko, segidan transkribatzen da haren xedapen-zatia.

ERABAKIA

Eusko Trenbideak-Ferrocarriles Vascos, S.A. (Eusko Tren) enpresak eskaera bat aurkeztu zuen Ekonomia eta Plangintza Zuzendaritzan, trenbide-zerbitzuaren eta anezka-zerbitzu osagarrien 2017. urteko tarifak berrikusteko.

Eusko Trenbideak-Ferrocarriles Vascos, S.A. (Eusko Tren) enpresak egiten dituen zerbitzuen tarifek prezioak kontrolatzeko arautegia bete behar dute, «autonomia-erkidegoen eremuan baimendutako prezioen» modalitatean, hala ezarrita baitago ekainaren 7ko 7/1996 Errege Dekretuaren 16.4 artikuluan (ekainaren 8ko BOE, 139. zk.).

Euskadiko Prezioen Batzordeak du prezioen kontrolaren inguruko eskumena, hala ezarrita baitago otsailaren 2ko 35/2010 Dekretuan (otsailaren 16ko EHAA, 31. zk.) eta 2010eko ekainaren 15eko Aginduan (uztailaren 6ko EHAA, 128. zk.).

2010eko ekainaren 15eko Aginduak 9.1 artikuluan ezartzen duenez, baimendutako tarifen indarraldia urtebetekoa izango da, gutxienez; hala ere, 2. paragrafoan, honako hau adierazten du: «nolanahi ere, espedientean behar bezala egiaztatutako egoera berezietan, Euskadiko Prezioen Batzordeak aukera izango du tarifak berrikusteko, ofizioz edo alderdiren batek eskatuta, nahiz eta 1. paragrafoan ezarritako epea igaro ez.»

Aipatutako arauen helburua da nolabaiteko ekonomia-oreka bat lortzea, premiazkoa baita prezioak ezartzeko mekanismoak kontrolatzea, bizitzaren kostua aintzat hartuta.

2017. urterako aurkeztu diren tarifak berrikusteko espedientea aztertu ondoren, tarifak nahikotzat jotzen dira, eta zerbitzua emateagatiko kostuen egituraren barruan sartzen diren kontzeptuetara egokiturik daudela uste da.

Hori guztia kontuan hartuta, Euskadiko Prezioen Batzordeak honako erabaki hauek hartu ditu:

Lehenengoa.– Onartzea Eusko Trenbideak-Ferrocarriles Vascos, S.A. (Eusko Tren)-k ematen duen trenbide- eta anezka-zerbitzuaren tarifak, Balio Erantsiaren Gaineko Zerga eta Bidaiarien Derrigorrezko Asegurua barne direla. Hona hemen tarifen kontzeptuak eta zenbatekoak:

a) Linea nagusia.

(Ikus .PDF)

b) Txorierriko línea.

(Ikus .PDF)

c) Anezka-autobusa: Usansolo-Galdakaoko Ospitalea

(Ikus .PDF)

d) Tarifa murriztuak.

(Ikus .PDF)

Bigarrena.– Agindua honek 2017ko martxoaren 8tik aurrera izango ditu ondorioak.

Ebazpen honek amaiera ematen dio administrazio-bideari, eta, beronen aurka, aukerako berraztertze-errekurtsoa aurkez daiteke, hilabeteko epean, ebazpena Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta biharamunetik hasita; edo, zuzenean, administrazioarekiko auzi-errekurtsoa aurkez daiteke EAEko Auzitegi Nagusiko Administrazioarekiko Auzien Salan, bi hilabeteko epean, ebazpena argitaratu eta biharamunetik hasita.

Vitoria-Gasteiz, 2017ko otsailaren 15a.

Euskadiko Prezioen Batzordeko lehendakaria,

JORDI CAMPÁS VELASCO.


Azterketa dokumentala