39. zk., 2017ko otsailaren 24a, ostirala
- Bestelako formatuak:
- PDF (211 KB - 1 orri.)
- EPUB (191 KB)
- Testu elebiduna
Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da
IRAGARKIAK
Beste iragarki ofizial batzuk
ASTIGARRAGAKO UDALA
1029
IRAGARKIA, Astigarragako udalerriko Zarata Maparen onarpenari buruzkoa.
Astigarraga udalerriko zarata-mapari buruzko iragarpena, horretarako bideratutriko espedientearekin eta dokumentuarekin batera, Gipuzkoako Aldizkari Ofizialaren 2016ko abenduaren 7ko 231. zenbakian, Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkariaren 2016ko abenduaren 21eko 241. zenbakian eta udalaren web-gunean argitaratu zen.
Informazio publikoko epean inork ez du alegaziorik aurkeztu.
Ondorioz, Euskal Autonomia Erkidegoko hots-kutsadurari buruzko, urriaren 16ko 2013/2012 Dekretuan ezarritako prozeduraren arabera, Alkatetzak 2017ko otsailaren 8an emandako 98/2017 zenbakia duen Dekretuaren bidez onetsi zen dokumentu hori.
Honako erabaki honek bukaera ematen dio bide administratiboari. Honen kontra, nahi izanez gero, berraztertzeko errekurtsoa jarri ahalko zaio Alkatetzari, administrazioarekiko auziena jarri aurretik, hilabeteko epean, erabakia jakinarazi eta hurrengo egunetik aurrera kontatuta, edo bestela, Administrazioarekiko Auzien Epaitegiari zuzenean inpugnatu ahalko da, bi hilabeteko epean, erabakia jakinarazi eta hurrengo egunetik aurrera kontatuta, bidezkotzat jo litekeen beste edozein errekurtsoz gainera.
Astigarraga, 2017ko otsaiilaren 8a.
Alkatea,
ZORIONE ETXEZARRAGA ORTUONDO.