39. zk., 2017ko otsailaren 24a, ostirala
- Bestelako formatuak:
- PDF (189 KB - 1 orri.)
- EPUB (192 KB)
- Testu elebiduna
Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da
JUSTIZIA ADMINISTRAZIOA
VITORIA-GASTEIZKO LEHEN AUZIALDIKO 8 ZENBAKIKO ZUZENEKO LAGUNTZA EMATEKO UNITATE PROZESALA
1020
EDIKTUA, adostasunik gabeko dibortzioari buruz bideratutako 422/2016 prozeduraren ondoriozkoa.
Vitoria-Gasteizko Lehen Auzialdiko 8 zenbakiko Epaitegia.
Judizioa: 422/2016 adostasun bako dibortzioa.
Alderdi demandatzailea: Jose Antonio Sanchez Pascual.
Alderdi demandatua: Renata Mendes De Barros.
Gaia: adostasunik gabeko dibortzioa.
Judizio horretan, honako ebazpen hau eman da:
Vitoria-Gasteizko Lehen Auzialdiko 8 zenbakiko Epaitegian bideratu adostasunik gabeko dibortzio bati, zehazki, Jose Antonio Sanchez Pascual demandatzailearen eta Renata Mendes de Barros demandatuaren artekori buruzko DVC 422/2016 prozeduran 547/2016 Epai eman da.
Renata Mendes de Barros demandatuaren egungo helbidea edo egoitza ezezaguna denez, aipatutako ebazpena Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratutako ediktu bidez jakinaraztea erabaki da, Prozedura Zibileko 1/2000 Legearen 497.2 artikuluaren arabera (PZLb).
Ebazpen horren aurka, demandatu auzi-iheslariak apelazio-errekurtsoa aurkez dezake, 20 egun balioduneko epean.
Jakinarazten den ebazpenaren testu osoa eskuragarri du interesdunak, auzitegi honetako bulego judizialean.
Vitoria-Gasteiz, 2017ko urtarrilaren 27a.
JUSTIZIA ADMINISTRAZIOAREN LETRADUA.