Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

37. zk., 2017ko otsailaren 22a, asteazkena


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

JUSTIZIA ADMINISTRAZIOA

BARAKALDOKO LEHEN AUZIALDIKO 3 ZENBAKIKO EPAITEGIA
961

EDIKTUA, 321/2015 hitzezko judizioaren ondoriozkoa.

Barakaldoko Lehen Auzialdiko 3 zenbakiko Epaitegia

Judizioa: 321/2015 hitzezko judizioa.

Demandatzailea: Maria Carmen Ruiz Mesa.

Abokatua.

Prokuradorea.

Demandatua: Vibrantshare, S.L.

Gaia.

Judizio horretan, epaia eman da 2017-01-27an. Hona hemen epaitza:

Baiesten dut M.ª Carmen Ruiz Mesa andreak bere izenean eta ordez aurkeztu duen demanda, Vibrantshare, SL enpresaren aurka. Hori dela-eta, demandatua kondenatzen dut auzi-jartzaileari honako hauek ordaintzera: 528 euro; Kode Zibilaren 1.101. eta 1108. artikuluetan ezarritako interesak, demanda jarri zen egunetik ebazpen honen egunera arte sortutakoak, eta ebazpen honen egunetik guztia ordaintzen den arte sortzen diren interesak, Prozedura Zibilari buruzko Legearen 576. artikuluan zehazten direnak. Halaber, kostuak ordaindu beharko ditu demandatuak.

Vibrantshare, SL demandatuaren egungo egoitza ezezaguna denez, aipatutako ebazpena Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratutako ediktu bidez jakinaraztea erabaki da, Prozedura Zibileko 1/2000 Legearen 497.2 artikuluaren arabera (PZLb).

Ebazpen horren aurka, apelazio-errekurtsoa aurkez dezake demandatuak, zeina auzi-ihesean baitago.

Jakinarazten den ebazpenaren testu osoa eskuragarri du interesdunak, auzitegi honetako bulego judizialean.

Barakaldo (Bizkaia), 2017ko urtarrilaren 27a.

JUSTIZIA ADMINISTRAZIOAREN LETRADUA.


Azterketa dokumentala