Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

37. zk., 2017ko otsailaren 22a, asteazkena


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

BESTELAKO XEDAPENAK

EKONOMIAREN GARAPEN ETA AZPIEGITURA SAILA
958

EBAZPENA, 2017ko otsailaren 10ekoa, Ekonomiaren Garapen eta Azpiegitura Sailaren Arabako lurralde-ordezkariarena, zeinaren bidez deialdia iragartzen baita «Instalazioak baimentzeko proiektua – Likidotutako gas naturalaren instalazioa (LGN) – Bastida erdian» izeneko proiektuak ukitzen dituen zenbait finka okupatu aurretiko aktak jasotzeko, Bastida udalerrian (Araban).

Esp.: 01-CG-G-2016-00002

Energiaren, Meategien eta Industria Administrazioaren zuzendariaren 2016ko uztailaren 22ko Ebazpenaren bidez goian aipatu likidotutako gas naturalaren instalazioa (LGN) baimendu zen, egikaritze-proiektua onartu zen eta instalazioa herriarentzat onuragarria dela aitortu zen.

Herriarentzat onuragarria dela aitortuta, Hidrokarburoen alorreko urriaren 7ko 34/1998 Legearen 105. artikuluan ezarritakoaren arabera, esan nahi da beharrezko dela ukitutako ondasunak okupatzea edo eskubideak eskuratzea, eta, horri lotuta, berehalako okupazioa egin behar dela, Nahitaezko Desjabetzeari buruzko 1954ko abenduaren 16ko Legearen 52. artikuluari begira, lege beraren 53. artikuluan adierazitako erregistro-ondorioak izanik.

Horri jarraikiz, Nahitaezko Desjabetzeari buruzko 1954ko abenduaren 16ko Legearen 52. artikuluak ezarritakoa betetzearren, Lurralde bulego honek erabaki du eraginpeko ondasun eta eskubideen titular eta jabeei Bastidako udaletxean agertzeko dei egitea, 52. artikuluak ezartzen duen prozedurari jarraituz, eragindako ondasunak okupatu aurretiko aktak jasotzeko.

Interesdun oro eta eraginpeko ondasunetan edozein eratako eskubideak edo interesak dituzten pertsona titularrak bilerara joan beharko dira, bai pertsonalki, bai behar bezala baimendutako ordezko bat bidalita; titulartasuna egiaztatzeko agiriak eta kontribuzioko azken ordainagiria eraman beharko dituzte. Hala nahi izanez gero, peritu edo notario batek lagunduta ere joan daitezke.

Aktak 2017ko maiatzaren 3an jasoko dira, 10:30etik aurrera, Bastidako udaletxean. Zedula-zitazio bat bidaliaz jakinaraziko zaizkio lekua, eguna eta ordua titular bakoitzari, eta era berean jokatuko da Nahitaezko Desjabetzeari buruzko Legearen 52. artikuluan ezarritako argitalpenei dagokienez.

Halaber, Nahitaezko Desjabetzeari buruzko Legearen erregelamenduaren 56.2 artikuluan xedatutakoarekin bat etorriz, alegazioak aurkez ditzakete bai interesdunek bai argitaratutako zerrendetan aipatu ez diren interes errealen eta interes ekonomikoen titularrek, eraginpeko ondasun eta eskubideak zerrendatzerakoan egin ahal izan diren akatsak zuzentzeko, hain justu ere idazki baten bitartez, Ekonomiaren Garapen eta Lehiakortasun Saileko Arabako Lurralde Ordezkaritzan (Samaniego kalea 2, 01008 Vitoria-Gasteiz), aurreko aktak egiteko adierazitako egunera arte.

Halaber, Herri Administrazioen Araubide Juridikoaren eta Administrazio Prozedura Erkidearen azaroaren 26ko 30/1992 Legearen 59.4 artikuluan aurreikusitakoaren arabera eta Nahitaezko Desjabetzeari buruzko Legearen 52. artikuluko bigarren arauan aurreikusitakoaren arabera, honako hauei jakinarazpena egiteko balioko du iragarki honek: identifikatu gabeko interesdun posibleei, eraginpeko ondasun eta eskubideen titular ezezagunei eta helbide ezezaguna dutenei.

Vitoria-Gasteiz, 2017ko otsailaren 10a.

Arabako lurralde-ordezkaria,

SABIN ZUGADI BARRÓN.

(Ikus .PDF)

Azterketa dokumentala