Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

36. zk., 2017ko otsailaren 21a, asteartea


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

JUSTIZIA ADMINISTRAZIOA

BILBOKO LEHEN AUZIALDIKO 10 ZENBAKIKO EPAITEGIA
937

EDIKTUA, 269/2006 prozedura arruntaren ondoriozkoa.

Bilboko Lehen Auzialdiko 10 zenbakiko Epaitegia.

Judizioa: 269/2006 prozedura arrunteko judizioa.

Demandatzailea: Fernando Oliver Vigrana.

Abokatua.

Prokuradorea: Manuel.

Demandatua: Aitor Gallarreta Diaz, Juan Javier Angulo Lopez eta Oliango, S.A.

Gaia: diru zenbateko bat erreklamatzea.

Judizio horretan epaia eman da, eta honako hau da epaitza:

EPAITZA

Ezesten dut Inmaculada Frade Fuentes prokuradoreak Fernando Oliver Vigrana jaunaren izenean eta hura ordezkatuz jarri duen demanda, honako hauen aurka: Oliango SA, Juan Javier Angulo López eta Antón Gallarreta Díaz. Beraz, demandatuak demandaren idazkian dauden eskaera guztietatik absolbitzen ditut. Auzialdi honetan sortutako kostuak auzi-jartzaileari ezartzen dizkiot.

Aurkaratzeko modua: Bizkaiko Probintzia Auzitegian aurkeztutako apelazio-errekurtsoaren bidez (PZLb, 455. artikulua).

Errekurtsoa prestatzeko, idazkia aurkeztu behar da epaitegi honetan bost egun balioduneko epean, ebazpen hau jakinarazi eta biharamunetik aurrera. Idazki horretan, bestalde, hauek adieraziko dira: apelatutako ebazpena, errekurritzeko nahia eta zein erabaki aurkaratzen den (PZLb, 457.2 artikulua).

Eta epai honen bidez erabaki, agindu eta sinatzen dut.

Oliango SA demandatuaren egungo bizilekua ezezaguna denez, aipatutako ebazpena Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian ediktu bidez jakinaraztea erabaki da, Prozedura Zibilaren 1/2000 Legearen 497.2 artikuluan xedatutakoaren arabera (PZLb).

Ebazpen horren aurka, apelazio-errekurtsoa aurkez dezake auzi-ihesean den demandatuak.

Jakinarazten den ebazpenaren testu osoa eskuragarri du interesdunak, auzitegi honetako bulego judizialean.

Bilbao (Bizkaia), 2017ko otsailaren 7a.

JUSTIZIA ADMINISTRAZIOAREN LETRADUNA.


Azterketa dokumentala