Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

35. zk., 2017ko otsailaren 20a, astelehena


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

IRAGARKIAK

Beste iragarki ofizial batzuk

BERGARAKO UDALA
922

IRAGARKIA, Bergarako zarata-maparen behin betiko onarpenari buruzkoa.

Jakinarazten da urriaren 16ko 213/2012 Dekretuaren 13. artikuluari jarraituz, 2017ko urtarrilaren 24an emandako dekretu baten bitartez honako hau erabaki zela:

1.– Bergarako Zarata-mapa onartzea.

2.– Onarpenaren gaineko iragarkia Gipuzkoako Aldizkari Ofizialean eta Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratzea.

3.– Zarata-mapa Eusko Jaurlaritzako Ingurumen Sailburuordetzara eta Gipuzkoako Foru Aldundira bidaltzea.

Administrazio bidean behin betikoa den erabaki honen aurka Administrazioarekiko Auzi Errekurtsoa jar daiteke, Administrazioarekiko Auzitarako Epaitegian.

Horretarako bi hilabeteko epea dago, Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian eta Gipuzkoako Aldizkari Ofizialean iragarkiaren azkeneko argitalpena egiten denetik hasita.

Nolanahi ere, nahi izanez gero, aurreko idazatian adierazitako Administrazioarekiko Auzi Errekurtsoaren aurretik, Berraztertze Errekurtsoa jar daiteke erabakia hartu duen organoaren aurrean hilabeteko epean, Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian eta Gipuzkoako Aldizkari Ofizialean iragarkiaren azkeneko argitalpena egiten denetik hasita.

Dena den, egoki iritzitako beste edozein errekurtso ere jar dezakete.

Lege-oinarria: Herri Administrazioen Administrazio Prozedura Erkidearen urriaren 1eko 39/2015 Legearen 114.c), 123. eta 124. atalak; Administrazioarekiko Auzitarako Jurisdikzioari buruzko 1998ko uztailaren 13ko 29/1998 Legearen 8. atala, abenduaren 23ko 19/2003 Lege Organikoan aldatua, eta lege bereko 46. atalak; eta Kode Zibilaren 5. atala.

Bergara, 2017ko otsailaren 3a.

ALKATEA.


Azterketa dokumentala