Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

33. zk., 2017ko otsailaren 16a, osteguna


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

IRAGARKIAK

Beste iragarki ofizial batzuk

EKONOMIAREN GARAPEN ETA AZPIEGITURA SAILA
871

IRAGARKIA, Honen bidez, eranskinean zehazten diren zehapen-espedienteen ebazpen-proposamenak jakinarazten dira, Trenbideen Sektoreari buruzko irailaren 29ko 38/2015 Legean ezarritako prozedurari jarraituz.

Ebazpen-proposamen horiek zuzenean jakinaraztea lortu ez denez, iragarki hau argitaratzen da, Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearen urriaren 1eko 39/2015 Legearen 44. artikuluan eta hirugarren xedapen gehigarrian xedatutakoa betetzeko.

Interesdunak 15 egun baliodun izango ditu espedientea aztertzeko eta haren kopiak eskuratzeko, baita egoki iritzitako alegazioak aurkezteko ere. Espedientea Eusko Jaurlaritzako Garraio Zuzendaritzan dago (Donostia kalea 1, Lakua 1, 7. solairua, 01010 Vitoria-Gasteiz).

Aplikatu beharreko legeriaren taulako laburtzapenen esanahia (1):

L: Trenbideen Sektoreari buruzko irailaren 29ko 38/2015 Legea, eta Lurreko Garraioaren Antolamenduari buruzko uztailaren 30eko 16/1987 Legea.

Iragarki hau argitaratzen da eranskinean aipatutako interesdunek jakin dezaten, eta horientzako jakinarazpen indibidualaren balioa izango du.

Estatuko Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik aurrera sortuko ditu ondorioak jakinarazpen honek.

Vitoria-Gasteiz, 2017ko urtarrilaren 24a.

Instruktorea,

JOSE MANUEL ANABITARTE.

(Ikus .PDF)

Azterketa dokumentala