33. zk., 2017ko otsailaren 16a, osteguna
- Bestelako formatuak:
- PDF (187 KB - 1 orri.)
- EPUB (194 KB)
- Testu elebiduna
Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da
JUSTIZIA ADMINISTRAZIOA
VITORIA-GASTEIZKO LEHEN AUZIALDIKO 4 ZENBAKIKO ZUZENEKO LAGUNTZA EMATEKO UNITATE PROZESALA
865
EDIKTUA, ezkontzaz kanpoko seme-alabentzako neurrietarako 1056/2016 prozeduraren ondoriozkoa.
Vitoria-Gasteizko Lehen Auzialdiko 4 zenbakiko Epaitegia - Zuzeneko Laguntza Zibila emateko Unitate Prozesala.
Judizioa: 1056/2016 ezkontzaz kanpoko seme-alabentzako neurriak.
Demandatzailea: Patricia Raquel Retamozo Medina.
Abokatua: Marta Fernandez Marquez.
Prokuradorea: Maria Concepcion Mendoza Abajo.
Demandatua: Osmar Dario Gonzalez Avalos.
Gaia: seme-alabentzako neurriak.
Judizio horretan, epaia eman da 2017-01-25ean. Hona hemen epaitza:
2017ko urtarrilaren 25eko 39/2017 Epaia 1056/2016 prozeduran. Vitoria-Gasteizko (Araba) eta bere barrutiko Lehen Auzialdiko 4 zenbakiko Epaitegiko epaile-magistratu den M. Belén Gonzalez Martínek ikusi ditu epaitegi honetan bideratu diren ahozko judizioko 1056/2016 autoak (ezkontzaz kanpoko seme-alabentzako neurriak). Hauek dira alderdiak: Patricia Raquel Retamozo, demandatzailea, Mendoza Abajo prokuradorearekin; eta, Osmar Dario González demandatua, zeina auzi-ihesean baita ordezkaritza prozesalik gabe, eta, Konstituzioak ematen dituen ahalmenez baliatuz, Fiskaltzak ere parte hartu du. Epai honen aurka, apelazio-errekurtsoa aurkez daiteke 20 eguneko epean.
Osmar Dario Gonzalez Avalos demandatuaren egungo bizilekua ezezaguna denez, aipatutako ebazpena Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian ediktu bidez jakinaraztea erabaki da, Prozedura Zibilaren 1/2000 Legearen 497.2 artikuluan xedatutakoaren arabera (PZLb).
Ebazpen horren aurka, apelazio-errekurtsoa aurkez dezake demandatuak, zeina auzi-ihesean baitago.
Jakinarazten den ebazpenaren testu osoa eskuragarri du interesdunak, auzitegi honetako bulego judizialean.
Vitoria-Gasteiz, 2017ko urtarrilaren 25a.
JUSTIZIA ADMINISTRAZIOAREN LETRADUA.