Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

33. zk., 2017ko otsailaren 16a, osteguna


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

BESTELAKO XEDAPENAK

TURISMO, MERKATARITZA ETA KONTSUMO SAILA
858

EBAZPENA, 2017ko otsailaren 6koa, Merkataritzako zuzendariarena, zeinaren bidez errebokatzen baita Industria, Merkataritza eta Turismo Saileko (orain, Ekonomiaren Garapen eta Azpiegitura Saila da) lurralde-bulegoetako buruei gai jakin batzuen gaineko eskumena eskuordetzea.

2002ko apirilaren 15eko ebazpenaren bidez, Industria, Merkataritza eta Turismo Saileko lurralde-bulegoetako buruei, lurralde historikoen arabera, urriaren 16ko 223/2001 Dekretuan xedatutakoarekin bat etorriz, Merkataritzako zuzendariari dagokion eskumena eskuordetzea erabaki zuen Industria, Merkataritza eta Turismo Saileko Merkataritzako zuzendariak, merkataritza-eremuko laguntzak erregulatzen dituzten programei dagokienez, ez-betetzeen espedienteak edo merkataritza-araudiaren babespean jasotako diru-laguntzak itzultzeko espedienteak ireki zitzaten, Merkataritzako zuzendariari zegokionean itzulketa-prozedura hasteko eskumena.

Lehendakariaren azaroaren 26ko 24/2016 Dekretuaren 13.1.b) artikuluan xedatutakoaren arabera (24/2016 Dekretua, Euskal Autonomia Erkidegoaren Administrazioko sailak sortu, ezabatu eta aldatzen dituena eta horien egitekoak eta jardun-arloak finkatzen dituena) eta Merkataritzako zuzendaria izendatzen duen abenduaren 7ko 206/2016 Dekretuaren arabera, Merkataritzako zuzendaria da ez-betetzeen espedienteak edo merkataritza-araudiaren babespean jasotako diru-laguntzak itzultzeko espedienteak ebazteko eskuduna.

Horren arabera, eta Sektore Publikoaren Araubide Juridikoari buruzko urriaren 1eko 40/2015 Legearen 9.6. artikuluan xedatutakoarekin bat eginez, bai eta Industria, Merkataritza eta Turismo Saileko Merkataritzako zuzendariaren 2002ko apirilaren 15eko Ebazpenaren 3. artikuluarekin bat eginez ere,

EBAZTEN DUT:

Lehenengoa.– Errebokatzea Industria, Merkataritza eta Turismo Saileko Merkataritzako zuzendariaren 2002ko apirilaren 15eko ebazpena. Ebazpen horren bidez, Industria, Merkataritza eta Turismo Saileko lurralde-bulegoetako buruei eskuordetu zitzaien, beren lurralde-eremuetan, ez-betetzeen espedienteak edo merkataritza-araudiaren babespean jasotako diru-laguntzak itzultzeko espedienteak irekitzeko eskumena.

Bigarrena.– Ebazpen honen aurka, gora jotzeko errekurtsoa jarri ahalko da Merkataritza eta Turismoko sailburuordearen aurrean, hilabeteko epean, ebazpena Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta hurrengo egunetik zenbatzen hasita.

Hirugarrena.– Ebazpen honek ondorioak izango ditu Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera.

Vitoria-Gasteiz, 2017ko otsailaren 6a.

Merkataritzako zuzendaria,

JUAN EMILIO ANDRADES GARCÍA.


Azterketa dokumentala