Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

33. zk., 2017ko otsailaren 16a, osteguna


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

BESTELAKO XEDAPENAK

TURISMO, MERKATARITZA ETA KONTSUMO SAILA
857

EBAZPENA, 2017ko otsailaren 6koa, Merkataritzako zuzendariarena, zeinaren bidez errebokatzen baita Ekonomiaren Garapen eta Lehiakortasun Saileko (orain, Ekonomiaren Garapen eta Azpiegitura Saila da) lurralde-ordezkariei gai jakin batzuen gaineko eskumena eskuordetzea.

2014ko uztailaren 4ko ebazpenaren bidez, Ekonomiaren Garapen eta Lehiakortasun Saileko lurralde-ordezkariei laguntza-eskaerak beren lurralde-eremuetan ebazteko eskumena eskuordetzea erabaki zuen Ekonomiaren Garapen eta Lehiakortasun Saileko Merkataritzako zuzendariak. Eskumen hori Merkataritzako zuzendariari esleitu zitzaion Ekonomiaren Garapen eta Lehiakortasuneko sailburuaren 2014ko ekainaren 25eko aginduaren bidez. Agindu horrekin, merkataritza-establezimenduen modernizazioari laguntzeko programa erregulatzen da.

Lehendakariaren azaroaren 26ko 24/2016 Dekretuaren 13.1.b) artikuluan xedatutakoaren arabera (24/2016 Dekretua, Euskal Autonomia Erkidegoaren Administrazioko sailak sortu, ezabatu eta aldatzen dituena eta horien egitekoak eta jardun-arloak finkatzen dituena), Merkataritzako zuzendaria izendatzen duen abenduaren 7ko 206/2016 Dekretuaren arabera eta Ekonomiaren Garapen eta Lehiakortasuneko sailburuaren 2014ko ekainaren 25eko Aginduaren 12. artikuluaren arabera (merkataritza-establezimenduen modernizazioari laguntzeko programa erregulatzen du agindu horrek), Merkataritzako zuzendaria da aipatutako programaren babespean ematen diren laguntzen eskaerak ebazteko eskuduna.

Horren arabera, eta Sektore Publikoaren Araubide Juridikoari buruzko urriaren 1eko 40/2015 Legearen 9.6 artikuluan xedatutakoarekin bat eginez, bai eta Ekonomiaren Garapen eta Lehiakortasun Saileko Merkataritzako zuzendariaren 2014ko uztailaren 4ko Ebazpenaren laugarren ebazpenarekin bat eginez ere,

EBAZTEN DUT:

Lehenengoa.– Errebokatzea 2014ko uztailaren 4ko ebazpena, Merkataritzako zuzendariarena. Horren bidez, Ekonomiaren Garapen eta Lehiakortasun Saileko lurralde-ordezkariei eskuordetu zitzaien laguntza-eskaerak beren lurralde-eremuetan ebazteko eskumena. Eskumen hori Merkataritzako zuzendariari esleitu zitzaion Ekonomiaren Garapen eta Lehiakortasuneko sailburuaren 2014ko ekainaren 25eko aginduaren bidez. Agindu horrekin, merkataritza-establezimenduen modernizazioari laguntzeko programa erregulatzen da.

Bigarrena.– Ebazpen honen aurka, gora jotzeko errekurtsoa jarri ahalko da Merkataritza eta Turismoko sailburuordearen aurrean, hilabeteko epean, Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta hurrengo egunetik zenbatzen hasita.

Hirugarrena.– Ebazpen honek ondorioak izango ditu Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera.

Vitoria-Gasteiz, 2017ko otsailaren 6a.

Merkataritzako zuzendaria,

JUAN EMILIO ANDRADES GARCÍA.


Azterketa dokumentala