Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

30. zk., 2017ko otsailaren 13a, astelehena


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

BESTELAKO XEDAPENAK

LAN ETA JUSTIZIA SAILA
788

EBAZPENA, 2016ko abenduaren 30ekoa, Laneko eta Gizarte Segurantzako zuzendariarena, zeinaren bidez argitara ematen baita uztailaren 29ko 191/2003 Dekretuan aurreikusitako laguntzen onuradun diren entitateen zerrenda. Dekretu horren bidez, Enpresaburuen Elkarteei eta Erakunde Sindikalei diru-laguntzak ematea arautzen da, Enpresa-elkarteen eta sindikatuen giza baliabideen kualifikazioa haien jarduera-eremuen berezko gaietan hobetzera zuzendutako prestakuntza-planak garatzeko.

Diru-laguntza publikoak emateko jarraitu beharreko publikotasun-printzipioa betetzeko, uztailaren 29ko 191/2003 Dekretuak, 12.4 artikuluan, xedatzen du Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratuko dela xedapen horren babespean emandako diru-laguntzen onuradun diren entitateen zerrenda, baita emandako diru-laguntza aldatu zaienena ere, hori guztia berariazko banakako jakinarazpena baztertu gabe. Laguntza horietarako 2016ko ekitaldirako deialdia Enplegu eta Gizarte Politiketako sailburuaren 2016ko ekainaren 1eko Aginduaren bitartez egin zen.

Horrenbestez, hau

EBAZTEN DUT:

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratzea uztailaren 29ko 191/2003 Dekretuan aurreikusten diren laguntzen onuradun diren entitateen 2016ko ekitaldirako zerrenda, espediente-zenbakia, entitate onuradunaren izena eta emandako diru-laguntzaren zenbatekoa adierazita, ebazpen honen eranskinean jasotzen den moduan. Aipatutako dekretu horren bidez, Enpresaburuen Elkarteei eta Erakunde Sindikalei diru-laguntzak ematea arautzen da, Enpresa-elkarteen eta sindikatuen giza baliabideen kualifikazioa haien jarduera-eremuen berezko gaietan hobetzera zuzendutako prestakuntza-planak garatzeko; 2016. urterako deialdia Enplegu eta Gizarte Politiketako sailburuaren 2016ko ekainaren 1eko Aginduaren bidez egin da.

Vitoria-Gasteiz, 2016ko abenduaren 30a.

Laneko eta Gizarte Segurantzako zuzendaria,

MARÍA ELENA PÉREZ BARREDO.

(Ikus .PDF)

Azterketa dokumentala