Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

27. zk., 2017ko otsailaren 8a, asteazkena


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

IRAGARKIAK

Pribatuen iragarkiak

MUSIKENE
716

1/2017 EBAZPENA, urtarrilaren 30ekoa, Musikeneko zuzendari kudeatzailearena, 2017-2018 ikasturterako irakasleak hautatzeko deialdia argitara ematen duena.

Musikene Euskal Herriko Goi Mailako Musika Ikastegian «Instrumentu nagusia (kontrabaxua)» irakasgaian irakasle beharrei erantzutearren,

EBAZTEN DUT:

irakasle-hautaketa prozesu publiko bat onartzea. Honako hauek dira prozesu horren

OINARRIAK

Lehenengoa.– Deialdiaren xedea.

Deialdiaren xedea honakoa: deialdi honetan ezarritako prozeduraren bitartez, I. eranskinean zehazten den irakasle-lanpostua hornitzea, ekainaren 25eko 368/2013 Dekretuaren (uztailaren 29ko EHAA) eta maiatzaren 14ko 631/2010 Errege Dekretuak araututako diziplinen arabera, bertan arautzen baitira maiatzaren 3ko Hezkuntzaren 2/2006 Lege Organikoan (BOE 106, 2006ko maiatzaren 4koa) ezartzen diren goi mailako Musika ikasketa artistikoen oinarrizko edukia.

Bigarrena.– Baldintzak.

Izangaiek baldintza hauek bete beharko dituzte eskaerak aurkezteko epea bukatzen den egunean:

a) 18 urte beteta izatea.

b) Nazionalitatea:

– Espainiar nazionalitatea izatea edo Europar Batasuneko Estatu kide bateko herritarra izatea, edota Europar Batasunak izenpetu eta Espainiak berretsitako nazioarteko Itunen aplikazio-eremuan barne hartuta egotea, betiere langileen joan-etorri askea aplikatzekoa denean.

– Espainiarren eta Europar Batasuneko beste estatu kideetako herritarren ezkontideek parte hartu ahal izango dute, betiere zuzenbidez bananduta ez badaude, bai eta haien eta ezkontidearen ondorengoek ere, betiere zuzenbidez bananduta ez badaude, hogeita bat urtetik beherakoak badira edo adin horretatik goragokoak izanik, haien kontura bizi badira.

– Halaber, Espainian legez bizi diren atzerritarrek parte hartu ahal izango dute, Europar Batasuneko Estatu kideetako herritarren baldintza berberetan. Kasu horretan, eskaerarekin batera, egoitza-baimena duela –aldi baterakoa edo iraunkorra– egiaztatu beharko du atzerritarrak.

c) Goi-mailako musika-titulua izatea edo graduatua, lizentziatua, arkitektoa edo ingeniaria izatea, edo legez horien baliokidetzat hartzen den beste edozein titulu izatea. Titulua atzerrian lortu badu, titulu hori homologatuta dagoela ziurtatzen duen egiaztagiria aurkeztu beharko du izangaiak. Martxoaren 15eko 303/2010 EDaren 20.5 artikuluaren arabera, kontutan hartuko dira baita ere derrigor titulua ez duten hautagaitzak, beti ere beharrezko den kualifikazio profesionala erakusten dutenean eta beren ekimena arlo horretan garatzen dutenean, edo atzerriko nazionalitatea dutenean, bere kualifikazioarekin eta hezkuntza-sistemarekin bat etorriz beti ere.

d) Irakaskuntzaren egitekoak betetzea eragozten duen gaixotasunik edo akats fisikorik ez izatea.

e) Diziplinazko espediente baten ondorioz edozein Administrazio Publiko edo Autonomia Erkidegotako organo konstituzional edo estatutarioetatik kanporatua ez izana, edo epai-erabaki baten ondorioz desgaikuntza absolutu edo berezirik ez izatea lanbide edo kargu publikoetan aurretik betetzen zituen antzeko eginkizunak betetzeko. Beste estatu bateko nazionalitatea izatekotan, kanporatua ez izana edo egoera baliokidea, edo diziplinazko zigorrik jaso ez izana edo baliokidea, bere Estatuan, baldintza beretan, enplegu publikorako sarbidea eragozten diona.

f) Honen bitartez deitzen den lanpostua jarduera abenduaren 26ko 53/1984 Legearen – Administrazio Publikoetako langileen bateraezintasunei buruzkoaren– eraginpean egongo da, eta baita apirilaren 30eko 598/1985 Errege Dekretuaren eraginpean ere, Estatuko eta Gizarte Segurantzako, eta horien menpeko erakunde eta enpresetako langileen bateraezintasunei buruzkoa.

Hirugarrena.– Eskaerak eta aurkeztu beharreko agiriak.

Hautaketa-prozedura honetan parte hartu nahi dutenek izena online sistema baten bitartez eman beharko dute, eta Musikene, Euskal Herriko Goi Mailako Musika Ikastegira agiri hauek bidali beharko dituzte, laugarren atalean aipatzen den epean:

– Indarrean dagoen NAN, AIZ edo Pasaportearen kopia.

– Deialdi honetan parte hartzeko eskubidea ematen duten tituluen kopia.

– Irakaskuntza-proiektua, barne hartzen dituelarik nahitaez deialdi honen helburu den materiaren konpetentzia, eduki, metodologia eta ebaluaketari dagozkien ohiko eduki eta atalak, bere izaera eta eskola orduak kontutan hartuz.

– Curriculum vitae-a.

Musikenek hautagaiei aurkeztutako merituen froga dokumentala eska diezaieke.

Lehiaketa amaitzerakoan, hautatua izan den hautagaiak zinpeko aitorpena eman beharko du bateraezintasun arrazoirik ez duela adieraziz, beste jarduera publikoren bat egiten duen kasuan edo nolabaiteko pentsioa jasotzen badu.

Laugarrena.– Eskaerak aurkezteko lekua eta epea.

Prozedura honetan parte hartzeko eskaera 2017ko apirilaren 4a arte gauzatu ahal izango da. Musikeneko webgunean egun horietan eskura egongo den izen-emate orri baten bitartez egingo da (www.musikene.eus)

Hirugarren atalean aipatzen den dokumentazioa Musikenera bidaliko da epe berberean. Dokumentazio hori adierazitako epean jasotzen ez bada online egin den izen-ematea baliorik gabe geratuko da. Hautagaitzak ez dira hortaz, baliozkoak izango dokumentu guztiak jasotzen ez diren bitartean.

Dokumentazioa bidaltzeko aukerak:

– Posta elektronikoz helbide honetara: seleccion.profesorado@musikene.eus

– Posta ziurtatuz behean azaltzen den helbide postalera. Kasu honetan postetxeko igorpen-data hartuko da kontuan eskaera onartzeko edo baztertzeko.

Musikene – Euskal Herriko Goi Mailako Musika Ikastegia

Irakasleak Hautatzeko Prozedura, 2017-2018

Europa plaza, 2

20018 Donostia

Bosgarrena.– Izangaiak onartzea.

1.– Eskaerak aurkezteko epea bukatzen denean, onartutako eta baztertutako izangaien zerrenda argitaratuko du Musikeneren Zuzendaritzak, eta baztertuen kasuan, baztertzeko arrazoien berri emango du ikastegiko iragarki-oholean eta webgunean.

2.– Baztertzeko arrazoiak izango dira eskaera ezarritako epetik kanpo aurkeztea, hirugarren oinarriko ataletan aipatzen diren agiriak ez aurkeztea eta bigarren oinarrian zehazten diren hainbat eskakizun ez betetzea.

3.– Hiru egun izango dira baztertzeko erabakiaren aurka Musikeneko Zuzendaritzaren aurrean erreklamazioak aurkezteko, iragarkia Musikeneko iragarki-oholean eta webgunean jartzen den egunetik zenbatzen hasita.

Seigarrena.– Hautaketa-epaimahaiak.

Hautaketa-organo bat eratuko da hautaketa-prozesu honetarako. Hautaketa-organoa hiru kidek osatuko dute. Oro har, Epaimahaiburua Musikeneko zuzendari akademikoa izango da, edo halakorik ezean berak horretarako izendatutako norbait. Epaimahaiko kide izango da, halaber, Musikeneko irakasle bat gutxienez, edo profesionalki kualifikatua den norbait, helburu horretarako espresuki izendatua.

Hautaketa organoaren kide bakoitzerako ordezko bat ere egongo da.

Bere erantzukizunetan jarduteko, beharrezkotzat jotzen diren giza eta material baliabideak izango ditu hautaketa-organoak, Musikenek hornituta.

Eratu behar den organo bakoitzaren osaera zehatza Musikeneren iragarki-oholean eta webgunean argitaratuko da bakoitzaren jarduera hasi aurretik.

Zazpigarrena.– Hautaketa-prozesuaren egitura orokorra.

Hautaketa-prozesua proba baten bitartez garatuko da, egitura honekin:

1.– Gehienez 20 minutuz errepertorio libre bat jotzea, garai eta estilo ezberdinetako obrak barne hartuz (kontzertu klasikoa, obra garaikidea, obra erromantikoa...)

Epaimahaiak proposatzen diren obrak osorik edo zatika joko diren erabakitzeko ahalmena izango du. Proba hau baztertzailea izango da eta gehienez 10 puntuko balorazioa izango du.

2.– Kontrabaxu ikasle bati 20 bat minutuz eskola ematea. Epaimahaiak eskola horretan garatu behar den edukia adierazteko ahalmena izango du, bai eta berorri buruzko galderak egiteko ere. Proba hau baztertzailea izango da eta gehienez 10 puntuko balorazioa izango du.

3.– Irakaskuntza-proiektuaren defentsa, bertan epaimahaiak egin ditzakeen galderei erantzun beharko zaielarik.

Probaren iraupena gehienez: 20 minutu. Proba hau baztertzailea izango da eta gehienez 10 puntuko balorazioa izango du.

4.– Epaimahaiak, halaber, curriculum vitae-a irakatsi beharreko irakasgaiaren arabera baloratuko du, gehienez 4 punturekin. Puntu horiek lau ataletan banatuko dira, bakoitzari gehienez puntu bat emanez:

a.1.– Ibilbide akademiko eta formatiboa.

a.2.– Irakaskuntzan izandako jarduera.

a.3.– Ikerketan izandako jarduera.

a.4.– Musikan izandako jarduera edo jarduera artistikoa.

Interpretazio probarako piano jole laguntzailea kontratatu behar bada, hautagaiaren kontura izango da.

Zortzigarrena.– Deialdiaren ebazpena.

Epaimahaiaren deliberazioen ondoren, idazkariak argitara emango du azken Akta, derrigor azaldu beharko delarik hautagaien ordena puntuazioaren arabera eta behin betiko proposamena. Idazkariak Musikeneko Zuzendaritzari igorriko dio, lehiaketan puntuazio gorena lortu duenaren kontratazioari ekiteko.

Bederatzigarrena.– Deialdiaren garapena.

Hautaketa Musikeneko egoitzan egingo da 2017ko maiatzaren 2tik 4ra bitartean.

Data eta ordutegi zehatzak hautagai kopuruaren arabera emango dira argitara.

Hamargarrena.– Kontratazioa eta lanerako oinarrizko baldintzak.

Honako prozeduraren bitartez hautatzen den izangaiaren lan-baldintzak hauek izango dira:

a) Lan-kontratua mugagabea izango da, indarreko lan-legeriaren arabera dagokion probaldiaren kaltetan izan gabe.

b) Eskolak emateko agerraldien erregimena asterokoa izango da, eta hala gomendatzen duten materia zehatzetan soilik aztertuko du Musikeneko Zuzendaritzak bestelako erregimen bat ematea.

c) Urteko soldata gordina Musikenen irakasleentzat indarrean dagoena izango da. Lanaldi osoan aritzen ez diren irakasleek, lanaldiaren heineko soldata jasoko dute, euren benetako irakaskuntza-dedikazioaren arabera.

d) Hautaketa probak gainditu eta plazarik lortzen ez duten hautagaiek ordezkapenetarako lan-poltsa bat osatuko dute hiru urtez, deialdi honetan deitu diren arloetan edo irakasgai afinetan Ikastegiak izan ditzakeen irakaskuntza beharrei aurre egiteko.

Donostia, 2017ko urtarrilaren 30a.

Zuzendari kudeatzailea,

JUAN MARÍA JUARISTI LIZARRALDE.

I. ERANSKINA
IRAKASLE HAUTAKETA 2017-2018
(Ikus .PDF)

Azterketa dokumentala