Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

27. zk., 2017ko otsailaren 8a, asteazkena


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

IRAGARKIAK

Beste iragarki ofizial batzuk

EKONOMIAREN GARAPEN ETA AZPIEGITURA SAILA
711

IRAGARKIA, Ekonomiaren Garapen eta Azpiegitura Saileko Arabako lurralde-ordezkariaren 2016ko abenduaren 27ko Iragarkiaren hutsen zuzenketari buruzkoa. Iragarki horren bidez, Lapuebla de Labarca eta Laguardiako udal-mugarteetan (Araba) «Cenicero-Fuenmayor» eta «Norias-Margen Izda» aireko lineen arteko lotura egiteko 13,2 kV-ko aireko linea elektrikoari buruzko proiektua jendaurrean jartzen da.

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria arautzen duen abenduaren 23ko 217/2008 Dekretuak 18.2.c) artikuluan xedatzen duenez, aldizkarian egindako hutsak edo omisioak maila bereko xedapen edo ekintza batez zuzenduko dira, baldin eta nabarmenak ez badira eta, horiek zuzentzearen ondorioz, agiriaren edukia edo esanahia benetan edo itxuraz aldatzen bada.

Era horretako hutsak aurkitu dira Ekonomiaren Garapen eta Azpiegitura Saileko Arabako lurralde-ordezkariaren 2016ko abenduaren 27ko Iragarkiaren testuan (2017ko urtarrilaren 19ko Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria, 13. zk.). Iragarki horren bidez, Lapuebla de Labarca eta Laguardiako udal-mugarteetan (Araba) «Cenicero-Fuenmayor» eta «Norias-Margen Izda» aireko lineen arteko lotura egiteko 13,2 kV-ko aireko linea elektrikoari buruzko proiektua jendaurrean jartzen da. Bada, jarraian zuzendu egiten dira hutsok:

2017/327 (6/1) orrialdean, honela dio:

«● Aurrekontua: 4.399,77 euro.»

Baina honela esan behar du:

«● Aurrekontua: 105.502,81 euro.»

Vitoria-Gasteiz, 2017ko urtarrilaren 19a.

Lurralde-ordezkaria,

SABIN ZUGADI BARRÓN.


Azterketa dokumentala