Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

27. zk., 2017ko otsailaren 8a, asteazkena


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

JUSTIZIA ADMINISTRAZIOA

EIBARKO LEHEN AUZIALDIKO ETA INSTRUKZIOKO 1 ZENBAKIKO ZUZENEKO LAGUNTZA EMATEKO UNITATE PROZESALA
703

EDIKTUA, 301/2015 hitzezko judizioaren ondoriozkoa.

Eibarko Lehen Auzialdiko eta Instrukzioko 1 zenbakiko Zuzeneko Laguntza emateko Unitate Prozesala

Judizioa: 301/2015 hitzezko judizioa.

Alderdi demandatzailea: Santander Consumer-Establecimeinto Financiero de Credito, S.A.

Alderdi demandatua: Ander Elizburu Elorza.

Gaia: diru-zenbateko bat erreklamatzea.

Judizio horretan, ebazpena eman da, eta honela dio hitzez hitz:

140/2016 EPAIA
XEDAPENAK

Osorik baiesten dut Santander Consumer, Establecimiento Financiero de Crédito, S.A. merkataritza-sozietateak aurkeztu duen demanda, Ander Elizburu Elorzaren aurkakoa. Ondorioz, azken hori kondenatzen dut auzi-jartzaileari ordaintzera 2.953,28 euro gehi legezko interesa (demanda jarri zen egunetik aurrerakoa) gehi PZLko 576. artikuluko interesa (epai hau jakinarazi den egunetik aurrerakoa).

Alderdi demandatuari ezartzen dizkiot prozesuko kostuak.

Jakinaraz bekie epai hau alderdiei, eta ezagutaraz bekie irmoa dela eta haren aurka ezin dela errekurtsorik aurkeztu (PZLko 455.1 artikulua).

Lehen auzialdi honetan behin betiko epaituaz, epai hau eman, agindu eta sinatzen dut.

Argitalpena.– Epaiari dagokion egunean, jendaurreko entzunaldia egiten ari zelarik, epaia eman zuen magistratu berberak eman, irakurri eta argitaratu zuen. Eta nik, Justizia Administrazioaren letradua naizenez, horren guztiaren fede ematen dut Eibarren (Gipuzkoa), bi mila eta hamaseiko azaroaren hogeita bostean.

Alderdi demandatuaren gaur egungo helbidea edo bizilekua ezezaguna denez gero, Prozedura Zibilari buruzko 1/2000 Legearen 156.4 eta 164. artikuluetan xedatutakoarekin bat etorriz, ediktu hau EHAAn argitaratzea ebatzi du epaileak, epaia jakinarazteko eginbidea gauza dadin.

Eibar (Gipuzkoa), 2017ko urtarrilaren 16a.

JUSTIZIA ADMINISTRAZIOAREN LETRADUA.


Azterketa dokumentala