Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

27. zk., 2017ko otsailaren 8a, asteazkena


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

JUSTIZIA ADMINISTRAZIOA

BILBOKO LEHEN AUZIALDIKO 2 ZENBAKIKO EPAITEGIA
701

EDIKTUA, diru-zenbateko bat erreklamatzeko bideratutako 582/2015 hitzezko judizioaren ondoriozkoa.

Bilboko Lehen Auzialdiko 2 zenbakiko Epaitegia.

Judizioa: 582/2015 hitzezko judizioa.

Demandatzailea: Aseguruen Konpentsazio Kontsortzioa.

Abokatua: Estatuaren abokatua.

Prokuradorea.

Demandatua: Alejo Nguema Edu Andeme.

Gaia: diru-zenbateko bat erreklamatzea.

Judizio horretan, epaia eman da 2017-01-12an.

Alejo Nguema Edu Andeme demandatuaren egungo bizilekua ezezaguna denez, aipatutako ebazpena Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratutako ediktu baten bidez jakinaraztea erabaki da, Prozedura Zibilaren 1/2000 Legearen 497.2 artikuluan xedatutakoaren arabera.

Ebazpen horren aurka, apelazio-errekurtsoa aurkez dezake demandatuak, zeina auzi-ihesean baitago. Errekurtsoa egiteko, idazkia aurkeztu behar da epaitegi honetan, hogei egun balioduneko epean, jakinarazpena egin eta biharamunetik aurrera. Idazki horretan, bestalde, honako hauek adieraziko dira: aurkaratzea zein alegaziotan oinarritzen den, eta zein diren apelatutako ebazpena eta aurkaratutako erabakiak (PZLb, 458.2 artikulua).

Jakinarazten den ebazpenaren testu osoa eskuragarri du interesdunak, auzitegi honetako bulego judizialean.

Bilbao (Bizkaia), 2017ko urtarrilaren 13a.

JUSTIZIA ADMINISTRAZIOAREN LETRADUA.


Azterketa dokumentala