Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

27. zk., 2017ko otsailaren 8a, asteazkena


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

BESTELAKO XEDAPENAK

LEHENDAKARITZA
698

EBAZPENA, 2017ko otsailaren 1ekoa, Lehendakaritzako idazkari nagusiarena, Gobernu Irekia / Open Government arloan profesionalak espezializatzeko beka bati egindako ukoa onartzeko dena.

Lehendakaritzako idazkari nagusiaren 2015eko abenduaren 10eko ebazpenaren bitartez –2015eko abenduaren 17ko Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria, 240. zenbakia– Gobernu Irekia / Open Government arloko profesionalak espezializatu eta prestatzeko beken deialdia egin zen 2016rako, uztailaren 26ko 173/2011 Dekretuan ezarritako araudiaren arabera –maiatzaren 20ko 78/2014 Dekretuak aldatu zuen dekretu hori–.

Idazkaritza nagusi honen 2016ko martxoaren 31ko Ebazpenaren bitartez –2016ko apirilaren 8ko Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria, 66. zenbakia–, esleitu ziren aipatutako bekak, eta horietako bat, kazetaritza digitalaren arlokoa, hain zuzen, Izaskun Urbieta Esnal andreari esleitu zitzaion.

Aipatutako bekari uko egiteko idazkia aurkeztu du 2017ko urtarrilaren 24an Izaskun Urbieta Esnal andreak, 2017ko otsailaren 3tik aurrera izan ditzan ondorioak.

Horren guztiaren ondorioz, eta esleitu zaizkidan eskumen arabera, hauxe

EBAZTEN DUT:

Lehenengoa.– Izaskun Urbieta Esnal andreak Kazetaritza Digitalaren arloan esleitu zaion bekari egindako ukoa onartzea. 2017ko otsailaren 3tik aurrera izango ditu ondorioak uko horrek.

Bigarrena.– Ebazpen honek administrazio-bideari bukaera ematen dio. Ebazpenaren aurka egiteko, berraztertze-errekurtsoa jar dakioke ebazpena eman duen organoari hilabeteko epean, ebazpena Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera. Bestela, zuzenean administrazioarekiko auzi errekurtsoa ere aurkez daiteke EAEko Justizia Auzitegi Nagusiko administrazioarekiko auzien epaitegian bi hilabeteko epean, ebazpena jakinarazi eta hurrengo egunetik aurrera.

Vitoria-Gasteizen, 2017ko otsailaren 1a.

Lehendakaritzako idazkari nagusia,

JESÚS MARÍA PEÑA MARTÍNEZ.


Azterketa dokumentala