Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

27. zk., 2017ko otsailaren 8a, asteazkena


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

AGINTARIAK ETA LANGILERIA

Oposaketak eta lehiaketak

LAN ETA JUSTIZIA SAILA
697

EBAZPENA, 2017ko urtarrilaren 24koa, Osalan-Laneko Segurtasun eta Osasunerako Euskal Erakundearen zuzendari nagusiarena, zeinaren bidez iragartzen baita goi-kargudunaren idazkari lanpostu bat izendapen askearen sistemaren bidez betetzeko deialdi publikoa.

Osalan-Laneko Segurtasun eta Osasunerako Euskal Erakundearen Zuzendaritza Nagusian hutsik geratu da goi-kargudunaren idazkari lanpostu bat (kodea: 520010; dotazioa: 122). Euskal Funtzio Publikoari buruzko uztailaren 6ko 6/1989 Legearen 46.2. artikuluaren arabera, eta Funtzio Publikoaren Zuzendaritzak aldeko txostena bidali eta gero, zuzendaritza honek erabaki du iragartzea izendapen askearen sistemaren bidez beteko dela eranskinean aipatzen den lanpostua, eta horretarako beteko direla honako

OINARRIAK

Lehenengoa.– Parte hartzeko baldintzak.

1.– Deialdi honetan parte hartu ahal izango dute Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazio Orokorreko eta haren organismo autonomoetako karrerako funtzionarioek, eranskinean ezarritako baldintzak betetzen badituzte.

Bigarrena.– Eskabideak.

1.– Izangaiek Osalan-Laneko Segurtasun eta Osasunerako Euskal Erakundeko Zuzendaritza Nagusira bidali beharko dituzte eskabideak, 15 egun balioduneko epean, ebazpen hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera. Eskabidean, datu pertsonalak eta egun duten destinoa adierazi beharko dituzte.

2.– Izangaiek, eskaerarekin batera, curriculum vitaea aurkeztu beharko dute, eta bertan honako hauek adierazi:

a) Titulu akademikoak.

b) Administrazioan eta, halakorik bada, enpresa pribatuetan betetako lanpostuak.

c) Egindako ikasketak eta ikastaroak, hizkuntzak, eta izangaiek egoki iritzitako gainerako merezimenduak.

Eskabidearekin batera, eskatutako baldintzak betetzen dituztela eta adierazitako merezimenduak dauzkatela egiaztatzen duten agiriak aurkeztu beharko dituzte izangaiek. Dena den, horiek Langileen Erregistroan badaude, ez dituzte aurkeztu beharko. Halaber, argitalpenak, txostenak edota egokitzat jotako bestelako agiriak ere aurkez ditzakete.

Hirugarrena.– Ebazpena.

Osalan-Laneko Segurtasun eta Osasunerako Euskal Erakundeko zuzendari nagusiaren ebazpen baten bidez ebatziko da deialdia, gehienez ere eskabideak aurkezteko epea amaitu eta biharamunetik aurrera hilabeteko epean. Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratuko da ebazpena.

Lanpostua lortzen duen pertsonak ezarritako epearen barruan hartu beharko du jabetzan lanpostua eta, hala badagokio, aurreko lanpostuaren titulartasuna galduko du.

Ebazpen honek administrazio-bidea amaitzen du. Beraz, beronen aurka aukerako berraztertzeko errekurtsoa aurkez dakioke ebazpena eman duen organoari, hilabeteko epean, ebazpena Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera. Bestela, administrazioarekiko auzi-errekurtsoa aurkez daiteke, administrazioarekiko auzien epaitegian, bi hilabeteko epean, ebazpena Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera.

Barakaldo, 2017ko urtarrilaren 24a.

Osalan-Laneko Segurtasun eta Osasunerako Euskal Erakundeko zuzendari nagusia,

ALBERTO ALONSO MARTÍN.

ERANSKINA

Deialdiko lanpostua: goi-kargudunaren idazkaria.

Kodea: 520010.

Dotazioa: 122.

Kidegoak: A05EU/A07EU.

Lanpostu-mailako osagarria: 18.

Berariazko osagarria: VI-A.

Tokia: Osalaneko Zuzendaritza Nagusia.

Udalerria: Barakaldo – Bizkaia.

Hizkuntza-eskakizuna: 2.

Derrigortasun-data: 1997-12.


Azterketa dokumentala