Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

24. zk., 2017ko otsailaren 3a, ostirala


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

IRAGARKIAK

Beste iragarki ofizial batzuk

EKONOMIAREN GARAPEN ETA AZPIEGITURA SAILA
639

IRAGARKIA, 816/2016 administrazioarekiko auzi-errekurtso arruntean interesa duten hirugarrenak epatzeko dena.

2016ko urtarrilaren 21ean, Eusko Jaurlaritzako Ingurumen eta Lurralde Politika Sailaren Garraio Azpiegituren zuzendariak Donostialdeko Metroko Lugaritz-Easo tarteari buruzko informazio-azterlana behin betiko onartzen duen ebazpena eman zuen, eta ebazpen horren kontra jarritako gora jotzeko errekurtsoa ustez ezetsi egin zen. Ustezko ezespen horren aurka, 816/2016 prozedura arruntari dagokion administrazioarekiko auzi-errekurtsoa aurkeztu da EAEko Justizia Auzitegi Nagusiko Administrazioarekiko Auzien Salan. Horixe jakinarazten zaie hirugarren interesdun guztiei.

Beraz, Administrazioarekiko Auzien Jurisdikzioa Arautzen duen uztailaren 13ko 29/1998 Legearen 49. artikuluan ezarritakoa betez, interesa izan dezaketen hirugarren guztiak epatzen dira, eta ohartarazten zaie bederatzi eguneko epea izango dutela, iragarki hau Estatuko Aldizkari Ofizialean argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera, prozedura judizialean agertu eta personatzeko.

Vitoria-Gasteiz, 2017ko urtarrilaren 12a.

Garraio Azpiegituren zuzendara,

MIKEL GURUTZEAGA ZUBILLAGA.


Azterketa dokumentala