Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

24. zk., 2017ko otsailaren 3a, ostirala


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

BESTELAKO XEDAPENAK

HEZKUNTZA SAILA
631

EBAZPENA, 2016ko abenduaren 31koa, Hezkuntzako sailburuordearena, zeinaren bidez jakinarazten baita zenbateko laguntzak eman zaizkien ikastetxe pribatuei edo gizarte-ekimenekoei 2016-2017 ikasturteko Irale programaren lehen txandan irakastordu barneko euskara-ikastaroak egiteko onartuak izan ziren irakasleen ordezkotzagatik.

2016ko ekainaren 1eko Aginduak (2016-06-09ko EHAA), Hezkuntza, Hizkuntza Politika eta Kulturako sailburuarenak, IRALE programaren baitan 2016. urtean irakastordu barneko euskara-ikastaroren batean jarduteko irakasleak liberatu nahi zituzten ikastetxe pribatu edo gizarte-ekimenekoentzako laguntzetarako deia egiten zuen.

Ikastetxeek aurkeztutako eskabideak aztertu ondoren, eta kontuan izanik 2016-2017 ikasturtearen lehen txandan irakastordu barnean Iralen euskara ikasteko aukeratuak izan diren ikasketarien zerrenda ofizialak, honako hau

EBAZTEN DUT:

Lehenengoa.– Ebazpen honen eranskinean adierazten den bezala, 2016-2017 ikasturteko lehen txandan Iraleren irakastordu barneko euskara-ikastaroren bat egin duten irakasleen ordezkoek sortutako gastuei aurre egiteko berariazko diru-laguntzaren onuradun diren ikastetxe pribatuen edo gizarte-ekimenekoen zerrenda eta ikastetxe bakoitzari ordezkotza horretarako emandako diru-kopurua argitara ematea.

Bigarrena.– Ebazpen hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitara dadila agintzea, jendeak honen berri izan dezan.

Vitoria-Gasteiz, 2016ko abenduaren 31.

Hezkuntzako sailburuordea,

MIREN MAITE ALONSO ARANA.

(Ikus .PDF)

Azterketa dokumentala