Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

23. zk., 2017ko otsailaren 2a, osteguna


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

BESTELAKO XEDAPENAK

LEHENDAKARITZA
595

EBAZPENA, 2017ko urtarrilaren 25ekoa, Emakunde-Emakumearen Euskal Erakundearen zuzendariarena, zeinaren bidez luzatu egiten baita honako ebazpen honetan aurreikusitako diru-laguntzetarako eskaerak aurkezteko epea: elkartegintza sustatzeko eta emakumeek Euskal Autonomia Erkidegoko esparru guztietan parte hartzeko diru-laguntzak arautzen dituen ebazpena (2017ko ekitaldia).

2016ko abenduaren 1eko Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu zen elkartegintza sustatzeko eta emakumeek Euskal Autonomia Erkidegoko esparru guztietan parte hartzeko 2017ko ekitaldirako diru-laguntzak arautzen dituen 2016ko azaroaren 22ko Ebazpena, Emakunde-Emakumearen Euskal Erakundeko zuzendariarena. Ebazpen horren 6. artikuluaren 1. paragrafoan ezartzen da eskabideak aurkezteko epea 2017ko urtarrilaren 30ean amaituko dela (egun hori barnean dela).

Aurten eskaerak aurkezteko izaten ari diren zailtasunak ikusita, izapide guztiak egiteko bide elektronikoak erabili behar izango baitituzte, eta erantzuten ari diren kontsulta-kopuru handia aintzat hartuta, hasiera batean eskaerak aurkezteko aurreikusitako epea luzatzea komeni da, betiere Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearen urriaren 1eko 39/2015 Legearen 32. artikuluarekin bat etorriz, hau da, baldin eta epe haien erdia baino gehiago luzatzen ez bada, eta hirugarrenen eskubideei kalterik egiten ez bazaie.

Horri jarraikiz, honako hau

EBAZTEN DUT:

1. artikulua.– Eskaerak aurkezteko epea, 2016ko azaroaren 22ko Ebazpenaren 6. artikuluan aurreikusitakoa, 2017ko otsailaren 20ra arte luzatzea.

2. artikulua.– Urriaren 1eko 39/2015 Legearen 32.3 artikuluaren arabera, ebazpen honi ezin zaio errekurtsorik jarri.

3. artikulua.– Ebazpen hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratzea.

Vitoria-Gasteiz, 2017ko urtarrilaren 25a.

Emakunde-Emakumearen Euskal Erakundeko zuzendaria,

MIREN IZASKUN LANDAIDA LARIZGOITIA.


Azterketa dokumentala