Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

23. zk., 2017ko otsailaren 2a, osteguna


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

XEDAPEN OROKORRAK

KONSTITUZIO AUZITEGIA
591

EDIKTUA, foru-arau fiskalei buruzko judizio aurreko 1043/2015 zenbakiko arazoaren ondoriozkoa.

Pertsona Fisikoen Errentaren gaineko Zerga, Gipuzkoako Lurralde Historikokoa, arautzeari buruzko abenduaren 29ko 10/2006 Foru Arauko 30.2 artikuluari dagokionez, foru-arau fiskalei buruzko judizio aurreko 1043/2015 zenbakiko arazoa. Euskal Autonomia Erkidegoaren Kontzertu Ekonomikoa onartzeari buruzko maiatzaren 23ko 12/2002 Legeko 3.a) artikuluari dagokionez, EK-ko 31. artikuluaren eta lehen xedapen gehigarriaren urratze posible bat dela-eta planteatu zen arazo hori.

Abenduaren 29ko 10/2006 Foru Arauko 30.2 artikuluaren baliozkotasunari dagokionez, urtarril honetako 17ko auto batez, Konstituzio Auzitegiak judizio aurreko 1043/2015 zk.ko arazoa azkentzea erabaki du, bere helburua galdu baitu; Arazo hura EAEko Justiziako Auzitegi Nagusiko Administrazioarekiko Auzietako Salaren Bigarren Sekzioak planteatu zuen. 10/2006 Foru Arauaz, Pertsona Fisikoen Errentaren gaineko Zerga, Gipuzkoako Lurralde Historikokoa, erregulatzen da. Arazo hori 2015eko uztailaren 7an onartu zen izapideak egiteko (Estatuko Aldizkari Ofizialaren 168. zk., 2015eko uztailaren 15ekoa).

Madril, 2017ko urtarrilaren 17koa.

Konstituzio Auzitegiko Osoko Bilkurako justizia-idazkaria,

HERMINIA PALENCIA GUERRA.


Azterketa dokumentala