Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

22. zk., 2017ko otsailaren 1a, asteazkena


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

IRAGARKIAK

Obra, zerbitzu eta horniduren enkanteak eta lehiaketak

OGASUN ETA EKONOMIA SAILA
578

IRAGARKIA, Eustatena, Familien gastuari buruzko estatistika: familia-aurrekontuak estatistika-eragiketa prestatzea, biltzea, kodetzea, grabatzea eta baliozkotzea xede duen kontratua formalizatu dela jakinarazteko dena (espedientea: 02/2017).

1.– Entitate esleitzailea: datu orokorrak eta informazioa lortzeko datuak.

a) Erakundea: Euskal Estatistika Erakundearen (Eustat) Zuzendaritza Nagusia.

b) Espedientea izapidetzen duen bulegoa: Euskal Estatistika Erakundearen (Eustat) Arlo Juridiko Administratiboa.

c) Espediente-zenbakia: 02/2017.

2.– Kontratuaren ezaugarriak.

a) Kontratu-mota: zerbitzuak.

b) Helburua: familien gastuari buruzko estatistika: familia-aurrekontuak estatistika-eragiketa prestatzea, biltzea, kodetzea, grabatzea eta baliozkotzea.

c) Loteak: ez.

d) Lizitaziorako iragarkia argitaratu den eguna: 2016ko abuztuaren 30eko Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria, 164. zenbakia.

3.– Izapidetzea, prozedura eta esleitzeko modua.

a) Izapidetzea: ohikoa.

b) Prozedura: mugatua.

c) Modua: alderdi ekonomikotik abantailatsuena den eskaintza.

4.– Lizitazioaren oinarrizko aurrekontua: laurehun eta hemezortzi mila, bederatziehun eta berrogeita hamar (418.950,00) euro, BEZa barne.

5.– Esleipena.

a) Esleipenaren eguna: 2016ko azaroren 30a.

b) Formalizazioaren eguna: 2016ko abenduaren 27a.

c) Kontratista: Dephimatica, S.L.

d) Nazionalitatea: espainiarra.

e) Esleipenaren zenbatekoa: hirurehun eta laurogeita hemezortzi mila eta bi euro eta berrogeita hamar zentimo (398.002,50), BEZa barne.

Vitoria-Gasteiz, 2017ko urtarrilaren 30a.

EUSTATeko zuzendaria,

JOSU MIRENA IRADI ARRIETA.


Azterketa dokumentala