Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

20. zk., 2017ko urtarrilaren 30a, astelehena


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

IRAGARKIAK

Pribatuen iragarkiak

FERRAGA SOCIEDAD COOPERATIVA LIMITADA
544

IRAGARKIA, Ferraga, S.Coop. Limitada sozietate kooperatiboa desegiteari eta likidatzeari buruzkoa.

Indarrean den arautegia konplitzearren, jende orori aditzera ematen zaio honako hau: Belauntzako (Gipuzkoa) egoitzan, 2016ko azaroaren 21ean egindako Batzar Orokor Ezohikoan, Ferraga, S.Coop. Limitada sozietate kooperatiboak, ahoz batez, besteak beste, honako erabakiak hartu zituen: sozietatea desegitea, likidatzaile solidarioak izendatzea, eta likidazioa onartzekoa, likidatzaileek aurkeztu ondasun-banaketa (sozietateari dagokiona) eta likidazio-balantzea onartuz. Kooperatiba-sozietatea desegiteko eta likidatzeko agiriak eskura dituzte interesdunek, sozietatearen egoitzan.

Belauntza, 2017ko urtarrilaren 16a.

Likidatzaile solidarioa,

ALBERTO MERINO LÓPEZ DE LA CALLE.


Azterketa dokumentala