Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

20. zk., 2017ko urtarrilaren 30a, astelehena


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

IRAGARKIAK

Beste iragarki ofizial batzuk

URAREN EUSKAL AGENTZIA
543

IRAGARKIA, zeinaren bidez jendaurrean jartzen baita Hormigones Ekarri, S.L.–k eskatu duen baimenaren espedientea, Donostian (Gipuzkoa) urak lurretik itsasora isurtzeko.

Espedientearen kodea: VTM-G-2017-0001.

Eskatzailea: Hormigones Ekarri, S.L.

Jarduera: hormigoi freskoa fabrikatzea.

Jardueraren kokapena: Donostiako (Gipuzkoa) Loiola auzoa.

Ingurune hartzailea: Urumea itsasadarra.

Isurketa gunea:

UTM koordenatuak: X = 584.607 Y= 4.795.190.

Isurketa mota eta bolumena: aurretiko dekantazioa duten euri-uren isurketa.

Hori guztia jendaurrean egongo da egutegiko eta ondoz ondoko hogei (20) egunez, iragarkia EHAAn argitaratu eta hurrengo egunetik hasita, abuztuaren 29ko 196/1997 Dekretuaren 16.3 artikuluan xedatutakoaren arabera (irailaren 23ko EHAA). Aldi horretan, bada, isurketa horrek kalte egingo diela uste dutenek erreklamazioak aurkeztu ahal izango dituzte Uraren Euskal Agentzian, Ekialdeko Kantauriar Arroen Bulegoan, Donostian (Intxaurrondo kalea 70 – 1. solairua). Izan ere, han egongo da espedientea eskuragarri, nahi duenak azter dezan.

Donostia, 2017ko urtarrilaren 16a.

Ekialdeko Kantauriar Arroen Bulegoko burua,

JON ANDER ARRIETA BERASARTE.


Azterketa dokumentala