Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

20. zk., 2017ko urtarrilaren 30a, astelehena


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

AGINTARIAK ETA LANGILERIA

Oposaketak eta lehiaketak

EUSKAL HERRIKO UNIBERTSITATEA
529

EBAZPENA, 2017ko urtarrilaren 17koa, Universidad del País Vasco / Euskal Herriko Unibertsitateko gerentearena, UPV/EHUko lanpostu bat izendapen askearen bidez betetzeko deialdi publikoa egiteko dena.

Universidad del País Vasco / Euskal Herriko Unibertsitateko Administrazio eta Zerbitzuetako Pertsonaleko lanpostu bat betetzeko beharra izanik, errektoreak, Euskal Funtzio Publikoari buruzko uztailaren 6ko 6/1989 Legean adierazitakoarekin bat etorriz (1989ko uztailaren 28ko EHAA), ebatzi du iragartzea eranskinean zehazten den lanpostua izendapen askearen bidez beteko dela

OINARRIAK

Lehenengoa.– Eranskinean zehazten diren baldintzak betetzen dituzten funtzionarioek eskatu ahal izango dute ebazpen honen bidez deialdira ateratzen den lanpostua.

Bigarrena.– Eskaerak aurkezteko epea 15 egunekoa izango da, deialdia Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta biharamunetik aurrera. Eskabideak gerenteari zuzendu beharko zaizkio, eta EHUko Erregistro Orokorrean aurkeztu beharko dira honako tokietan: Errektoregoko eraikinean, Leioako Campusa (Bizkaia); Gipuzkoako Campuseko Errektoreordetzan (Ignacio M.ª Barriola eraikina, Elhuyar Plaza 1, Donostia); Arabako Campuseko Errektoreordetzan (Izardui komandantea 2, Vitoria-Gasteiz); edo EHUk ikastegietan dituen erregistro orokorretan emandako ebazpenean dago zehaztuta, ikus 2012ko ekainaren 18ko EHAA; Interneteko helbide honetan ere ikus daiteke: http://www.ehu.es/erregistro_bulegoak.html). Edozelan ere, Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkideari buruzko urriaren 1eko 39/2015 Legearen 16.4 artikuluan adierazten dituen moduren batean ere aurkeztu ahal izango dira dokumentuak.

Eskariak aurkezteko epea amaitzen denean lehiakideek baldintza eta betebehar guztiak beteta izan beharko dituzte.

Hirugarrena.– 1.– Eskatzaileek instantzian azaldu behar izango dute UPV/EHUko funtzionarioak direla, eta, idazkiarekin batera, curriculum vitae aurkeztu beharko dute, bertan honako hauek adieraziz:

a) Titulu akademikoak.

b) Ordura arte bete dituen lanpostuak, bai administrazio publikoan, bai enpresa pribatuan.

c) Egindako ikasketak eta ikastaroak, dakizkien hizkuntzak eta, oro har, eskatzaileak egoki ikusten dituen gainerako merezimendu guztiak.

2.– Interesatuek eskariarekin batera agiriak aurkeztu beharko dituzte, bete beharreko baldintzen eta alegatutako merezimenduen froga gisa. Era berean, aipagarri iruditzen zaizkien argitalpen, txosnen eta bestelako dokumentuak erantsi ahal izango dituzte.

Laugarrena.– Deialdi honen ebazpena Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratuko da.

Bosgarrena.– Ebazpen honek administrazio-bidea agortzen du, eta, beraren aurka, berraztertzeko errekurtsoa jarri ahal izango da gerentzia honen aurrean, hilabeteko epean. Nahiago bada, administrazio-auzietako errekurtsoa jarri ahal izango da zuzenean dagokion Administrazio Auzietako Epaitegian; horretarako bi hilabete egongo dira, ebazpen hau argitaratu eta biharamunean hasita. Hori guztia, Unibertsitatearen estatutuen 160. artikuluan, Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearen urriaren 1eko 39/2015 Legearen 123. artikuluan eta Administrazioarekiko Auzien Jurisdikzioa arautzen duen uztailaren 13ko Legearen 8. eta 14. artikuluetan ezarritakoa betetzeko.

Leioa, 2017ko urtarrilaren 17a.

Izenpea eskueordetuta (errektorearen 2017ko urtarrilaren 11ko Erabakia).

Gerentea,

MIREN LOREA Bilbao ARTECHE.

I. ERANSKINA

– Izena: kargudunaren idazkaria (ikastegiak)

– Erreferentzia: F489

– Lanaldia: arautua

– Eskala: administraria/administrari laguntzailea

– Taldea: C/D

– Zenbatgarrena: 19

– Maila: 18

– Hizkuntza-eskakizuna: 2; derrigortasun-data: 2014-01-31

– Langunea: Ekonomia eta Enpresa Fakultatea

– Campusa: Bizkaia

– Betebehar espezifikoa:

1.– EHUko karrerako funtzionarioa izatea, C/D taldekoa, Administraria/Administrari laguntzailea eskalakoa, eta jardunean edo zerbitzu berezietan egotea unibertsitatean, Une honetan beste administrazio publikoren baten zerbitzura dauden EHUko karrerako funtzionarioak ere aurkeztu ahal izango dira lehiaketara, bai eta derrigorrezko edo borondatezko eszedentzian daudenak ere, baldin eta egoera horretarako ezarrita dagoen gutxieneko denbora bete badute. Modu honetan langileok jarduneko zerbitzura itzuliko lirateke.

2.– 2. hizkuntza-eskakizuna gaindituta izatea euskararen jakite-maila egiaztatzen duten tituluak eta ziurtagiriak baliokidetu, eta Hizkuntzen Europako Erreferentzi Marko Bateratuko mailekin parekatzeko den Dekretuak adierazten duen legez (azaroaren 9ko 297/2010 Dekretua) edo, euskaraz egindako ikasketa ofizialak aintzat hartzeko eta euskara-maila hizkuntza-tituluen eta ziurtagirien bidez egiaztatzetik salbuesteko den Dekretuan esandakoari jarraituz (apirilaren 3ko 47/2012 Dekretua).


Azterketa dokumentala