
19. zk., 2017ko urtarrilaren 27a, ostirala
- Bestelako formatuak:
- PDF (286 KB - 4 orri.)
- EPUB (340 KB)
- Testu elebiduna
Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da
IRAGARKIAK
Beste iragarki ofizial batzuk
EKONOMIAREN GARAPEN ETA AZPIEGITURA SAILA
523
IRAGARKIA, Trenbideen Sektoreari buruzko irailaren 29ko 38/2015 Legeko prozeduraren bidez irekitako zehapen-espedienteen gaineko ebazpen-proposamenak jakinaraztekoa.
Aipatutako ebazpen-proposamenak zuzenean jakinaraztea lortu ez denez, iragarki hau argitaratzen da, 39/2015 Legea, urriaren 1ekoa, Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearenak 44. artikuluan eta hirugarren xedapen gehigarrian xedatutakoa betetzeko.
Hamabost egun balioduneko epea izango du interesdunak espedientea ikusi eta kopiak egiteko, eta nahi dituen alegazioak aurkezteko, Eusko Jaurlaritzako Garraio Plangintzaren Zuzendaritzan. Vitoria-Gasteizko Donostia kalea 1, Lakua 1, 7. solairua (01010).
Aplikatu beharreko legeriaren taulako laburtzapenen esanahia (1):
L: Trenbideen Sektoreari buruzko irailaren 29ko 38/2015 Legea.
Eranskinean aipatutako interesdunak jakinaren gainean egon daitezen argitaratzen da, eta haientzat banakako jakinarazpen balioa izango du.
Jakinarazpen honek ondorioak izango ditu Estatuko Aldizkari Ofizialean argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera.
Vitoria-Gasteiz, 2017ko urtarrilaren 17a.
Instrukzio-egilea,
JOSE MANUEL ANABITARTE.
RSS