Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

19. zk., 2017ko urtarrilaren 27a, ostirala


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

JUSTIZIA ADMINISTRAZIOA

VITORIA-GASTEIZKO LEHEN AUZIALDIKO 4 ZENBAKIKO ZUZENEKO LAGUNTZA EMATEKO UNITATE PROZESALA
520

EDIKTUA, behin betiko neurriak aldatzeari buruzko 1003/2016 prozeduraren ondoriozkoa.

Zuzeneko Laguntza Zibila emateko Unitate Prozesala – Vitoria-Gasteizko Lehen Auzialdiko 4 zenbakiko Epaitegia.

Judizioa: behin betiko neurriak aldatzea. 1003/2016.

Demandatzailea: Lorea Saez De Adana Ramos.

Abokatua: Juan José Seoane Osa.

Prokuradorea: Maria Odile Seoane Osa.

Demandatua: Camilo Abel Murillo Uruñea.

Gaia.

Judizio horretan, epaia eman da 2016-12-30ean. Hona hemen epaitza:

658/2016 epaia, 1003/2016 prozeduran emana, 2016ko abenduaren 30ean. Prozedura hori Vitoria-Gasteizko Lehen Auzialdiko 4 zenbakiko Epaitegian bideratu da, honako hauen artean: batetik, demandatzaile gisa, Lorea Saez de Adana Ramos –Seoane prokuradorea duela–, eta, bestetik, demandatu gisa, Camilo Abel Murillo Urueña (auzi-ihesean eta ordezkari prozesalik gabe). Epai horren aurka, apelazio-errekurtsoa aurkez daiteke, 20 eguneko epean.

Camilo Abel Murillo Uruñea demandatuaren egungo bizilekua ezezaguna denez, aipatutako ebazpena Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratutako ediktu bidez jakinaraztea erabaki da, Prozedura Zibilaren 1/2000 Legearen 497.2 artikuluan xedatutakoaren arabera.

Ebazpen horren aurka, apelazio-errekurtsoa aurkez dezake demandatuak, zeina auzi-ihesean baitago.

Jakinarazten den ebazpenaren testu osoa eskura du interesdunak, auzitegi honetako bulego judizialean.

Vitoria-Gasteiz, 2017ko urtarrilaren 2a.

JUSTIZIA ADMINISTRAZIOAREN LETRADUA.


Azterketa dokumentala