Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

19. zk., 2017ko urtarrilaren 27a, ostirala


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

BESTELAKO XEDAPENAK

OSASUN SAILA
517

26/2017 DEKRETUA, urtarrilaren 24koa, Osakidetza-Euskal osasun zerbitzua erakunde publikoaren Administrazio Kontseiluko kide batzuk aldatzen dituena.

Osakidetza-Euskal osasun zerbitzua erakunde publikoaren estatutu sozialak onartzen dituen azaroaren 11ko 255/1997 Dekretuaren 8.2 artikuluan xedatzen denez, Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazioaren ordezkaritza egiten duten bost kidek osatzen dute erakunde horretako Administrazio Kontseilua, erakunde publikoko lehendakariaz gain. Jaurlaritzak izendatu beharko ditu kide horiek, alegia: bi kide Ogasun eta Ekonomiako sailburuaren proposamenez, eta gainontzeko hirurak, Osasuneko sailburuaren proposamenez.

Horri jarraituz, erakunde horretako Administrazio Kontseiluko azken kideak kasuan kasuko dekretuen bidez izendatu eta ordezkatu ziren.

Sail bietako zenbait kargutan aldaketak egon direnez, beharrezkoa da berriro ere Administrazio Kontseiluko kide batzuk aldatzea.

Ondorioz, Osasuneko sailburuaren proposamenez, Gobernu Kontseiluak 2017ko urtarrilaren 24ko bileran gaia eztabaidatu eta onartu ostean, honako hau

XEDATZEN DUT:

Artikulu bakarra.– Osakidetza-Euskal osasun zerbitzua erakunde publikoaren Administrazio Kontseiluan kide hauek izendatzea:

Bigarren kontseilukidea: Fátima Ansotegi Elordi andrea, titularra Osasuneko sailburuaren proposamenez.

Hirugarren kontseilukidea: Daniel Salazar Irusta jauna, Araubide Juridiko, Ekonomiko eta Zerbitzu Orokorretako zuzendaria, titularra Osasuneko sailburuaren proposamenez.

AZKEN XEDAPENA

Dekretu honek onartzen den egunetik aurrera izango ditu ondorioak.

Vitoria-Gasteizen, 2017ko urtarrilaren 24an.

Lehendakaria,

IÑIGO URKULLU RENTERIA.

Osasuneko sailburua,

JON DARPÓN SIERRA.


Azterketa dokumentala