
19. zk., 2017ko urtarrilaren 27a, ostirala
- Bestelako formatuak:
- PDF (229 KB - 2 orri.)
- EPUB (239 KB)
- Testu elebiduna
Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da
BESTELAKO XEDAPENAK
HEZKUNTZA SAILA
516
EBAZPENA, 2017ko urtarrilaren 12koa, Heziketa eta Ikaskuntzako zuzendariarena, heziketa-zikloak ematen dituzten itunpeko ikastetxe pribatuei 2016-17 ikasturtean atzerriko hizkuntza indartzeko laguntzak emateko dena.
AURREKARIAK
2016ko uztailaren 27ko Aginduak (EHAA, 193. zk., urriaren 11koa) 2016-17 ikasturtean zehar atzerriko hizkuntza indartzeko laguntzak emateko prozedura eta irizpideak arautu eta ezartzen ditu, heziketa-zikloak ematen dituzten itunpeko ikastetxe pribatuei zuzenduta.
Eskabide-espedienteak aztertuta, 26 eskabide jaso dira. Bertan, 46 talde proposatzen dira 4.103 eskola-ordu emateko.
2.1. artikuluak ezartzen du aurrekontu-hornidura 146.250 eurokoa dela.
2.2. artikuluak ezartzen du, gehienez, 40 euro-ko laguntza emango dela baimendutako talde bakoitzean emandako ordu bakoitzeko. Halaber, 16.2 artikuluaren arabera, guztira eman beharreko zenbatekoak gainditu egiten badu 2.1 artikuluan ezarritako aurrekontu-hornidura, erakunde onuradun bakoitzari emango zaion zenbatekoa proportzioan egokituko da baimendutako taldeen arabera, harik eta laguntza guztiak moldatu arte aurrekontu-hornidurara.
Baimendutako talde guztien eskola-ordu kopurua bider 40 euro eginez gero ateratzen den emaitza deialdiaren aurrekontu-hornidura baino handiagoa denez, dagozkien diru-laguntzak proportzioan egokitu behar dira.
Hori guztia dela eta,
EBATZI DUT:
Lehenengo artikulua.– I. eranskinean aipatzen diren ikastetxeei diru-laguntzak ematea. Ondoan diru-laguntzen zenbatekoak ere adierazita daude.
AZKEN XEDAPENA
Ebazpen honen aurka gora jotzeko errekurtsoa aurkeztu ahal zaio Lanbide Heziketako sailburuordeari, Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta biharamunetik hasita hilabeteko epean.
Vitoria-Gasteiz, 2017ko urtarrilaren 12a.
Heziketa eta Ikaskuntzako zuzendaria,
NICOLÁS SAGARZAZU ALZUA.
RSS